Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

KEPA ORMAZABAL GALDOS

A Level Bertsoa aipamen saria
Ni, Kepa, Gabirian bizi naizen gazte bat naiz, eta harro nago hala izateaz. Bertan bizi dudan giroa oso maitatua dut, eta ondorioz, nire bertsoen esanahiak. Gustoko dut baserrigiroa, baita bertsoen mundua ere. Bestalde, kirolaria naiz, kirol gehienak ditut gustoko, baina bereiziki txirrindularitza eta futbola. Ikasle ona izateaz gain, afizio askoko mutil bat naizela esango nuke.

BASERRIAREN BEHERAKADA

 

DOINUA: Iparragirre abila dela

 

Goizean jeiki, katiuskak jantzi,

Behiei jana ematera

Gero errapek jeitzi dittut ta

lau litro esne atera,

Litroa euro baten,

Ezinda eman jaten,

Izardie goitik behera,

Ordu ta erdi lan egin eta

lau eurorekin etxera.

 

Oiloak eta oilarrak ere

Gosetu dira iadanik,

Hiru dozena arrautza bildu

Ez pentsa gaizki dagonik,

Baiño_honen prezioa,

Juxtue razioa,

Ia saltzen da doainik,

Kaleko jendek prezio hontan 

Ez luke egingo lanik

 

Hamar terdiak jo berri eta

Tripa barrenak ordago,

Gaztai pixka bat, txoixo punta bat

Eta ardoari trago,

Indarrak hartu eta,

Berriz lanera buelta,

Lehen baiño prexkoago,

Baserrin bizi nahi baldin bada,

Lan egin beharra dago.



Bazkal ordua iritsi arte

Baratzan porruak sartzen,

Bi ordu luze makurtuta ta

Halere ez naiz kexatzen,

Letxuga ta tomate,

Denak urezta arte,

Ezin da hasi bazkaltzen,

Merkadonara joan ta erosi

Askoz erosogoa zen.

 

Bazkaldu erdi presaka eta

Arratsalden sagastira,

Illuntzan dutxa azkar bat hartu

Ta koperatiba gira,

Pentsua erosita,

Preziok ikusita,

Ez dira jeitsi erdira,

Goizean zehar lortutakoak 

Pentsutan xautu dira.

 

Situazio larrian gaude

Jarri gaitezen serio,

Buelta bat eman baserriari

Gaztek gea oaindio,

Maitatu baserria,

Bertako jan

Kalitatea medio,

San tomaseko ospakizunek 

Ez dute asko balio.