Azaroko udalbatzaren osoko bilkuran onartu diren 2019ko aurrekontuetan 16.700.000 euroko kopurua aurre ikusi da eta ekonomia, enplegua eta ongizateari lotutako inbertsio eta proiektuek izango dute lehentasuna

Inbertsioen atalean bi milioi euro inguru inbertituko dira eta ongizate atalean presazko beharrei erantzuteko diru partidak igo dira eta oposizioak udal gobernuari egindako proposamen guztiak txertatu dira

Udalaren egoera ekonomikoa ezin hobea izaten jarraitzen du kudeaketa eraginkor eta zorrotzari esker  eta 10 milioi euro inguruko soberakina du etorkizunean sor litezken beharrei erantzuteko

Udalak datorren urteko aurrekontuak onartu ditu azaroan egin duen ohiko udalbatzaren osoko bilkuran. Tokiko enplegua, ekonomia eta herritarren ongizatea ardatz izaten jarraituko dute Udalaren lehentasunetan.  Guztira 16.700.000 euroko aurrekontua onartu da. Inbertsioetara ia 3 milioi euro zuzenduko dira eta ongizatearekin zerikusia duten diru kontuek 

Enplegua eta ekonomian, enplegu plana eta ekintzaileak sustatzeko aukera berrien azterketari helduko zaio eta langabeziari aurre egiten jarraitzeko formazio espezifikoa babestuko da. Ekonomian azoka berezia eta berau indartzeko eta dinamizatzeko ekimenak, Ezkiaga auzoan azoka ezartzeko azterketa baserritarrekin eta merkataritza babestu eta sustatzeko ekimen berriak abiaraziko dira adibidez mugikorretarako aplikazio berriarekin edo kontsigna digitalak jarriz.

Herritarren ongizateari zuzendutako zerbitzuak indartu egingo dira behar berriei erantzuteko diru kontuak 745.000 euro arte. Etxez etxeko laguntzan %15ek igoera (500.000 euro arte), Etxebizitza babestuetan %10eko igoera (175.000 euro arte) eta esku hartze familiarrean adin txikikoak dituztenen artean %20ko igoera (70.000 euro arte).  

Arlo honetan, egitasmo berrien artean ke detektagailuak jarriko ditu Udalak 80 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetan. Adineko pertsonen inguruko diagnosia ere egingo da, beharrak atzemateko eta horiei erantzuna emateko (50.000 euro). Jarraipena izango dute prebentzio kanpainak, botiltzarra eta lonjalaket. Itsuentzako lehen semaforoa jarriko da Juan XXXIII kalean ONCErekin elkarlanean. Desfibriladoreak ezarriko dira herrian zehar zenbait puntutan eta ikastaroak emango dira beren erabilera ezagutzeko. Arana kalean elkarbizitza eta kaleko arazoei konponbidea emateko Arana Elkar-Ekin egitasmoa burutuko da.

Gizartearen zahartzea etorkizunera begirako erronka handienetakoa da. Horri aurre hartzeko eta adineko beasaindarren ongizatea bermatu eta zahartze aktiboa sustatzeko legegintzaldi hasieratik martxan jarritako ekimen berritzaile eta ezberdinak jarraituko dute; Beasain Lagunkoia, Ondo ibili ondo izan, Goiz Alzheimer eta Goiz Zaindu, adineko pertsonentzako kirol guneak, kirol kontsultategia eta abar.

Nortasunaren adierazle diren kultur eta kirol jarduerak eta hizkuntzarekin loturikoak orain artekoak mantenduko dira, hala nola, Igartza Musika Beka, Igartza Musika Programa, eta dantzan.eus elkartearekin hitzarmena. Kirolean Beasain Kirol Sariak eta hizkuntzaren alorrean hizkuntza errefortzu zerbitzua eta Garabide elkartearekin hitzarmena. Berrien artean, Bonberia eraikina dantzari lotuta aktibatzea, Lazkaoko beneditarrekin hitzarmena gauzatzea artxiboa ezagutzera emateko, memoria historikoarekin jarraitzea eta Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanerako hitzarmena. Kirolean berrikuntzak kiroldegiko inbertsioen jarraipena, Igartzako zelaiaren belar aldaketa, Skate gunea berritzea eta pump track gune biurtzea eta kiroldegiko tabernaren egokitzea. Hizkuntzari buruz Euskaraldiaren jarraipena, udaleku itxien sorrera, kirol elkarteetan euskara sustatzeko programa txertatzea eta honekin batera Euskara kirolera programa eskola kirolean txertatzea.

Aipatutakoaz gain 2019ko aurrekontuetan inbertsioen atalean nagusienak hauek izango dira: Igartzako urmaela berritzea (30.000 euro), Natur bidea eratzea (50.000 euro), Urbietxeko lokalen erosketa (300.000 euro), Usurbe antzokiko egokitzapen lanak (300.000 euro)Gernika pasealekuko lanak (700.000 euro) eta Dolarea parkeko birgaitzeko lanak (1.000.000 euro). Azterlan eta proiektuetan San Inazio kalean ze hobekuntza proposatu litekeen aztertuko da (100.000 euro). Porteriako guneko berurbanizazioarko soberakineko dirua erabili beharko da (espaloiak zabaldu, norbide bikoitza ezarri, bidegorria … ). Iraitz Agirre antropologoak XVI. Mendean Beasaingo emakumea azterlanerako ere gorde da.

Aurekontuetan oposizioak aurkeztutako proposamenak txertatu dira. Alderdi sozialistak proposatutakoak, etxeko biolentzia kasuetarako arreta zerbitzurako kontua, Igartzako futbol zelaiko belar aldaketa eta barandillen pintaketak izan dira. EHBildu alderdiak bere aldetik Gaztetxearen mantenurako (15.000 euro), jolas inklusiboetarako, Kiroldegiko sarrera kanpoko igerilekuetara sartzeko egokitzapena eta tasen berrikuspena eta adineko pertsonen egoerari buruzko azterketa psikosoziala egiteko proposamena txertatu dira. Guztira aurrekontu proposamenean inbertsioek ia bi milioi euroko kopurua izango dute.

Bozketaren garaian aho batez onartu dira 2019rako udal aurrekontuak Alderdi jeltzalea eta alderdi sozialistaren aldeko 10 botoekin eta EHBilduren aurkako 6 botoekin.

Udalbatza osoko bilkuran aztertutako beste zenbait gai hauek izan dira: Kiroldegiko horma berritzeko lanetarako kreditu aldaketa (50.000 euro) aho batez onartu da. 2019 langile plantilla eta lanpostuen zerrenda onartu da alderdi jeltzalearen eta alderdi sozialistaren aldeko botoekin (16) eta EHBilduren abstentzioarekin (6) eta garbiketa zerbitzuaren lagatzea aho batez onartu da.     

El pleno municipal aprobó de manera unánime el programa que configurará el Plan General de Ordenación Urbana de Beasain

El proceso participativo tendrá una duración aproximada de tres meses y se recabará la opinión de la ciudadanía y de los distintos agentes locales

El pleno municipal del mes de octubre aprobó el programa de participación ciudadana mediante el cual se informará y recogerá la opinión de la población y de los distintos agentes locales sobre el Plan General de Ordenación Urbana de Beasain.

Será el primer paso del proceso sobre cómo se estructurará el Beasain del futuro a través del Plan General de Ordenación Urbana. El pasado mes de enero se adjudicó la labor para llevar a cabo este proceso a la empresa SABAI arkitektoak y una vez aprobado por unanimidad en pleno, comenzará el proceso participativo.

Según el programa presentado, se llevará a cabo un proceso participativo con la ciudadanía, agentes sociales y asociaciones locales. Inicialmente se hará una difusión informativa y se colocarán paneles informativos en los enclaves más importantes del municipio (Euskaltegia, Kiroldegia, Biblioteca, Loinazko San Martin plaza, KZ gunea, Hogar del jubilado, Urbieta…) en los que se explicará de que trata el Plan General de Ordenación Urbana.

El proceso participativo constará de cinco talleres, todos ellos se celebrarán los martes a las 19:00 horas en el salón de plenos del Ayto. los siguientes días: 20 de noviembre, 4 y 18 de diciembre y 8 y 22 de enero. El Ayto. realizará un llamamiento general a través de sus soportes habituales y se remitirán invitaciones sin perjuicio alguno al derecho de acudir de cualquier ciudadano.

Estatutos de Sasieta y subida de las tarifas de Taxis

Entre los temas aprobados en el pleno municipal por unanimidad se encuentra la propuesta de aprobación de la modificación de los estatutos de la Mancomunidad de Sasieta. La anterior versión de los estatutos fue aprobada en 1992. En la actualización los principales cambios tienen relación con la organización, el buen gobierno, la transparencia y la previsión sobre los principios de participación.

Por otro lado, se aprobó la propuesta realizada a través de Goieki por parte de la Asociación de Taxistas de Gipuzkoa (AGITAX) sobre las tarifas a aplicar en 2019 en la zona de régimen especial del Goierri. Por tanto, el año que viene dichas tarifas sufrirán una subida del  2,3%.

En otro orden de temas, se aprobaron los cambios en los nombramientos para las juntas rectoras del Euskaltegi y Musica Eskola, los cuales recayeron en los miembros de la corporación Aitor Aldasoro, Leire Artola, Arantxa Zufiaurre y Mikel Olano.

En el apartado de mociones, el sindicato agrario ENBA presentó una moción de urgencia en la que daba su apoyo a los representantes políticos encausados judicialmente por votar a favor de la construcción de pistas en Aralar. La moción de apoyo fue aprobada con los votos en contra de EHBildu (6) y a favor del resto de grupos (10). La segunda moción aprobada por unanimidad fue la presentada por EHBildu en torno al alejamiento de los presos de sus lugares de origen.  

Alkoi eta eskualde hartako agintariak, alderdi politikoetako ordezkariak, enpresariak eta sindikatuetako ordezkariak  izango dira egunotan gure artean eskualdeko enpresak eta erakundeak ezagutzen

Goierriko eta Gipuzkoako enpresen partaidetza sustatzen duten kudeaketa ereduak ezagutzea eta Beasaingo Udalak enplegua eta ekonomia sustatzeko abian jarritako ekimenak ezagutzen egongo dira

Alkoi (Alacant) eta bertako eskualdetik iritsitako ekonomia alorrarekin zerikusia duten hainbat eragileetako ordezkariei harrera egin die Beasaingo Udaletxean Aitor Aldasoro alkateak. Alcoiko alkatearekin batera, eskualde horretako sindikatu, talde politiko, erakunde ekonomiko, eta enpresa munduarekin zerikusia duten 21 pertsonei egindako harreran, Beasaingo Udalak eta Goierri eskualdeak enpresa mailan ekonomia eta enpleguaren sustapenerako martxan jarritako ekimenen berri eman die.

Funtsean, Beasaingo Udalak udalerrian eta eskualde mailan langabeziari aurre egiteko eta bertako ekonomia sustatzeko jarritako baliabideei buruzko xehetasunak eman ditu. Enplegu plana, coworkingerako diru laguntzak, formazioa eta enpresekin Udalak dituen harremanez mintzatu zen alkatea eta gonbidatuen galdera eta zalantzei erantzun zien.

Alacant probintziatik etorritako talde honek hiru eguneko egonaldia egingo du Beasainen, uztailaren 1etik 3ra. Bisita honen helburu nagusiak hauek dira; Goierrin, Arrasaten eta Gipuzkoan ematen diren enpresen partaidetza sustatzen duten kudeaketa ereduak ezagutzea eta enpresak bisitatzeaz gain, helburu hori lortzeko zein bitarteko erabili diren gure bailaran erakutsiko zaie, eta modu berean, nola sortu diren hau bideratzen duten erakunde ezberdinak, Goieki, Goierriko Herrien Fundazioa, Goierri Eskola, Goierry Valley eta abar.

Enpresa eta erakundeez gain, ze elkarte edo zein beste baliabide erabiltzen diren Goierrin proiektu aurreratuenei babesa emateko eta kultura berri bat sortzeko bitartekariak ezagutuko dituzte, esaterako Lemniskata zientzia elkarteak jokatzen duen papera zentzu honetan.

Ordezkarien artean, Alcoiko alkateaz gain, eskualdeko CCOOko ordezkaria, ekonomia eta kudeaketa estratejikoaren arduraduna, PP eta Ciudadanos alderdi politikoetako zinegotziak, Ibi udalerriko alkate ordea, Caixa Popularreko eskualdeko arduraduna, Ibiko enpresarien elkarteko ordezkaria, Alcoiko merkatal ganbarako presidentea eta Ibiko sustapen ekonomikorako arduradunak daude.

alcoy1

alcoy2Aitor Aldasoro eta Antonio Frances Alcoiko alkatea