Irisgarritasun-tresnak
GAO 2013ko maiatzaren 6an 84. ZK
EMPLEGUA SORTZEAGATIKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Gaur egungo langabezi tasa altuaren eta krisi ekonomikoaren egoeraren aurrean, Beasaingo Udalak, toki garapenaren eragile aktiboa izan nahi du, udalerrian kokatutako enpresek langileak kontratatu ditzaten erreztuz. Beraz. 2.012ko urriaren 11ko Udalbatzan onartutakoaren arabera, Beasaingo Udalak enpleguaren sustapenerako ondorengo laguntzak ezarri ditu.
1. Artikulua. Eremua
Programa hau aplikatu ahal izango zaie Beasaingo udalerrian kokatu eta langile berriak kontratatzen dituzten empresa guztiei.
2. Artikulua. Helburua
Ordenantza honen helburu diren laguntzak ondorengoak dira:
Bi dirulaguntzak bateratu ahal izango dira.
3. Artikulua. Laguntzaren onuradunak
Beasaingo udalerrian kokatuta egon eta Ordenantza honetan xedatutako baldintzak betetzen dituzten enpresak, industria, komertzio nahiz zerbitzu izaera dutenak.
4. Artikulua. Betebeharrak
4.1. Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza eskuratu ahal izateko betebeharrak:
4.2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza, 2 urtetan, eskuratu ahal izateko betebeharrak:
4.3. Dena den, enplegu-erregulazio espedientea izapidetzen ari bada edo indarrean badu enpresak, eskariaren onarpena edo ukapena, Hazienda Batzordeak egiten duen azterketa eta baloraziora baldintzatuta egongo da, hain zuzen ere, honek egoki deritzona erabaki ahal izango baitu.
5. Artikulua. Dirulaguntzen zenbatekoa
6. Artikulua. Eskaria egiteko epea
Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren %50aren dirulaguntzarako obra-zergaren kitapena jakinarazten den datatik kontatzen hasita, , 2 hilabeteko epea izango da.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren %50aren dirulaguntzarako, 2 urtetan, pertsonal berria kontratatzen den datatik kontatzen hasita, 2 hilabeteko epea izango da.
7. Artikulua. Eskariak eta aurzkeztu beharreko dokumentazioa
Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza eskuratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza, 2 urtetan, eskuratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
8. Artikulua. Dirulaguntzak onartu eta ordaintzeko prozedura.
Dirulaguntza eman edo deuseztatzearen berri, erakunde eskatzaileari idatziz jakinarazitako ebazpen bidez egingo da.
Eskariaren ebazpena, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu ondoren, baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu eta gero egingo da.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kasuan, ekitaldi ekonomiko bakoitzean egingo da dirulaguntzaren ordainketa, eskaria egindako urtetik kontatzen hasita eta zerga ordaintzeko borondatezko epea iragan ondoren.
9. Artikulua. Kontratuen iraupenaren baldintza betetzen denaren egiaztapena
Lehen aipatutako 1 edo 2 urteak igaro ondoren, eskatutako epean kontratua mantendu izana egiaztatu beharko da, horretarako Udalak kontratatutako langilearen lan-bizitzaren agiria eskatuko du, epe osoan plantila murriztu ez izanaren egiaztagiriekin batera. Baldintzak betetko ez balira, emandako dirulaguntzaren itzulerarako prozedura jarriko da abian.
10. Artikulua. Eskaria berria eta aurrez emandakoaren arteko bateragarritasuna
Bateragarriak izango dira dirulaguntza berri baten onespena eta ordainketa, nahiz eta aurrez emandako dirulaguntzari dagozkion ordainketak amaitu gabe izan.
Azken xedapena
Ordenantza hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean.
I. ERANSKINA / ANEXO I
Legezko ordezkariaren izen-abizenak · Nombre y apellidos del representante legal:
N.A. / D.N.I. Kargua · Cargo en la empresa:
Enpresaren izena · Razón social de la empresa: I.F.K. / C.I.F.
Enpresaren helbidea · Domicilio social de la empresa en:
Kalea eta zenbakia · Calle y número:
Udalerria · Municipio P.K. · C.P. Telefonoa
E-posta · E-mail Faxa · Fax
ZINPEKO ADIERAZPEN HAU EGITEN DU:
1. Enpresa ez dela aurkitzen 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan.
2.
3. Udalari baimena ematen diola zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak egunean izatearen egiaztagiriak eskuratzeko dagokion erakundeetatik. REALIZA LA SIGUIENTE DECLARACIÓN JURADA:
1º. Que la empresa no está incursa en las causas previstas en el ar. 13 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones, para obtener la condición de beneficiario.
2º.
3º. Que autoriza al Ayuntamiento a obtener de las organismos correspondientes, los documentos acreditativos de estar al corriente de sus obligaciones tributarias y ante la Seguridad Social.
Beasainen, 201.....ko ............aren ...an/Beasain, .... de ................ de 201.
Legezko ordezkariaren sinadura eta enpresaren zigilua
Firma del representante legal y sello de la empresa
II. ERANSKINA / ANEXO II
Legezko ordezkariaren Izen-abizenak · Nombre y apellidos del representante legal N.A. / D.N.I.
Enpresaren izena · Razón social de la empresa I.F.K. · C.I.F.
Ondorengo kontuan eskatzen du dirulaguntzaren ordainketa Solicita el abono de la subvención en la siguiente cuenta:
Kontuaren titularraren izen-abizenak · Nombre y apellidos del titular de la cuenta:
Bankua edo aurrezki-kutxa · Banco o caja:
Sukurtsala · Sucursal:
Entitatearen kodea
Código entidad Sukurtsal kodea
Código sucursal K.D.
D.C. Kontuaren zenbakia
Nº de cuenta
Agiri hau sinatzen duenak bere gain hartzen du emandako datuen egizkotasunaren ardura. La / el abajo firmante se hace plenamente responsable de la veracidad de los datos
Beasainen, 201..ko ..........(a)ren .....(a)n/Beasain, .... de ............... de 201..
Legezko ordezkariaren sinaduera eta enpresaren zigilua / Firma del representante legal y sello de la empresa
Bankua edo aurrezki kutxaren sinadura eta zigilua · Firma y sello de la entidad bancaria
Azken eguneratzea: 2013/05/07