AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Zinea -
KOROSAGASTI
Asteartea, 20. Urria 2020, 20:30

Thriller           65’       KG

Zuzendaritza: Asier Sustaeta Zabala

Aktoreak: Juan Alberto Gaztañaga, Iñigo Agirre, Mikel Ibarguren, Aiora Olaizola, Asier Hernandez, Mikel Laskurain, Mireia Galarza, Gurutze Eizmendi

1926ko azaroa. Beizamako Korosagasti baserrian, Bibiana ama eta Maria ahizpa bortizki erailda topatuko ditu Jazinta Odriozolak Tolosako lana utzi eta etxera bueltatzen den egunean bertan. Marroquín epaileak Korosagasti baserriko lanetan laguntzen ibiltzen diren gizonekiko egingo du lehen susmoa, eta haiek bezalaxe, inguruetako biztanle asko sartuko ditu preso Azpeitiko espetxean, tartean Itsasondoko Lizardi baserrikoak eta baita Jazinta Odriozola bera ere. XX. mende hasierako euskal gizarte itxi eta mesfidatienarekin egingo du ordea epaileak topo, eta hilabeteak iraungo duen prozesuaren ostean, inoiz argituko ez diren hilketen zerrenda luzera pasatuko dira Beizamako hilketak ere.

Kokapena: Usurbe Antzokia
KorosagastiP2.jpg