Beasaingo Udalak, kanpainara atxikitako saltokien artean banatuko ditu erosketak sustatzeko bonuak

Iaz 200 establezimendutik gora parte hartu zuten eta 500.000 euroko eragina izan zuen sektorean

Bareak Beasaingo merkatarien elkarteak eta Beasaingo Udalak elkarlanean, erosketak Beasainen egitera bultzatuko duen erosketa bonuen kanpaina berria abiaraziko dute gaur. Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko eta merkataritza, zerbitzu sektorea eta ostalaritza sustatzeko helburua dute erosketa bonuek eta herrian bertan erostera bultzatu nahi ditu kontsumitzaileak. 

Udalak tokiko merkataritzarekin eta saltokiekin bat egiten du tokiko merkataritza eta ekonomia suspertzeko ahaleginean eta honela, erosketa bonuen bitartez kontsumitzaileak herrian bertan erosketak egin ditzan bonuen txanda berri bat abiaraziko du. Bonuen banaketa gaur egingo du Udalak kanpaina honi atxikitako saltokietan.  

Emaitza onak 

Iaz egindako bi kanpainatan bezala, udaberrian eta udazkenean, udalerriko saltoki, jatetxe, taberna eta dendetan banatuko dira bonuak. 2020an orotara, 200 establezimendutik gora parte hartu zuten eta 500.000 eurotik gorako eragina izan zuen tokiko merkataritzan.Bonuak kanpaina honetara atxikiko diren udalerriko zerbitzu sektoreko merkatal saltoki guztietan banatuko dira. 

Aurrekoen funtzionamendu berbera izango dute; 7.500 bono izango dira banatuko direnak eta 30 euroren truke 50 gastatu ahal izango dira (Udalak 20 eurorekin lagunduko du bonu bakoitza). Guztira 150.000 euroko diru laguntza zuzenduko du bonuen kanpaina honetara Udalak eta uztailaren 15a bitartean erabili behar izango dira. 

Bonuak, ekimen honetara atxikiko diren establezimenduetan salduko dira eta 20 bonu banatuko zaizkio merkatari bakoitzari kontsumoa ahalik eta establezimendu gehienetan zabaldu dadin. Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zituen erosketa bonuen  oinarriak azken osoko bilkuran udal gobernuaren proposamena berretsiz. 

Erosketa bonuak 2021

Erosketa bonuak 2021 3