Udalerrian, bizitza pertsonalaren, familiarraren eta profesionalaren kontziliazio erantzunkideari buruzko diagnostiko fasearen ondoren, hurrengo pausoa burutuko den ekintza plana eta sentsibilizaziorako egitasmoak zehaztea izan da

Aurrera eramango diren ekimenak, herritarrak, hezkuntza-komunitatea, elkarteak, enpresak eta administrazioak osatutako lan taldeak zehaztu zituen eta plana garatzeko enpresak eta hezkuntza zentroak zaintza zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateekin (haur-eskolak, menpekotasuna duten pertsonen zaintza …) egindako akordioetan oinarrituko dira

Herrilab prozesuaren baitan duela gutxi burutu da Igartzako jauregian ekimen honetako azken lan saioa. Bertan, enpresa, hezkuntza komunitatea, herritarrrak, tokiko elkarte eta eragileak bildu eta egunerokotasunean kontziliazio erantzunkideaz herritarrak sentsibilizatzeko ekintza plana eta gauzatu beharreko zenbait egitasmo zehaztu ziren.

Beasaingo Udalak Foru Aldundiarekin batera abian jarritako proiektua da Herrilab eta herriko eragile eta herritarren parte hartzearekin gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuko duten ekimenak diseinatu, frogatu eta abian jartzeko helburua bete nahi du.

Beasaingo Igartza jauregian antolatutako topaketak erantzunkidetasunaz eta berdintasunaz hausnar egiteko eta zabalpena emateko aukera eskaini zuen. Bertan, herrian erantzunkidetasunari buruz eta kontziliazioaren egoera zein den aztertzeko egin zen  diagnostikoaren emaitzak partekatu ziren azterketa honetan parte hartu zuten tokiko entitate, pertsona eta eragileekin (enpresak, hezkuntza komunitatea, eragile, elkarte eta herritarrak). Analisi honen emaitzekin ekintza plana eta honi buruzko ekimenak zehaztu ziren eta udalerrian gauzatu ahal izateko foro edo lan talde baten bitartez. Lan talde honetan enpresak, hezkuntza komunitatea, herritarrak, elkarteak eta administrazio publikoa egongo dira.

Kontziliazioaren inguruan sentsibilizatzeko ekintzak

Ekimen nagusiek bertako enpresak, ikastetxeak eta zaintza edo arreta zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak izango dira (haur-eskolak, menpekotasuna duten pertsonentzako arreta). Honela, guneak partekatuko dira, enpresen parte hartzea ikastetxeetan egindako saioetan eta ikasleen presentzia enpresetan ondorengo helburuarekin; genero eta estereotipoak hautsiz, izaera tekniko, zientifiko eta industrialeko prestakuntzan emakume haur eta gazteen parte hartzea sustatu, taldeak zuzentzen dituzten emakumeen adibideak proposatuz esaterako.

Enpresa eta zerbitzu publikoen arteko loturari dagokionez, helburua enpresen (publiko eta pribatuak) eta zaintza edo arreta zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateen artean akordioak gauzatzea izango da, bereziki haur-eskolak eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzan aritzen direnekin.

Lan saio honetan parte hartu zutenak Herrilab prozesuaren udal eta foru arduradunak, diagnostikoan parte hartu zuten eragileak, Goieki, enpresak, hezkuntza komunitatea, elkarteak, herritarrak, eta prozesua gauzatzearen ardura duen Ikertalde enpresako kontziliazio erantzunkideaz aditu diren pertsonak izan ziren. 

Herrilab

Herrilab egitasmoa 2018an jarri zen martxan Beasaingo Udala eta Foru Aldundiaren (kontziliazio erantzunkidearen foru esparruaren baitan) elkarlanarekin ondorioz. Honela Beasainek dituen ezaugarriak kontutan hartuz (sozio-demografia, izaera industriala, elkarte-herritar egitura) bizitza pertsonalaren, familiarraren eta profesionalaren kontziliazio erantzunkidearen egoera aztertzeko laborategia bihurtu da. Egoera hori aztertu eta diagnostiko horretatik gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuko duten ekimenak diseinatu, frogatu eta ezartzeko aukera emango du.  Azken batean eredu baliagarri eta erakusgarri izan daiteke ondoren Gipuzkoa osoko gainontzeko herrietan Herrilab proiektua zabaldu ahal izateko.