Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
BILERA INFORMATIBOA HERRILAB
Ostirala, 14. Abendua 2018, 18:30 - 19:30
Kontaktua: Beasaingo Udala

Herrilab

Nola hobetu dezakegu bizitza pertsonala zein profesionala eta familia arteko uztartzea Beasainen?

Parte hartu

Kokapena: Udaletxeko batzar aretoa
Beasainen bizitza pertsonalaren, familiaren eta arlo profesionalaren kontziliazio erantzunkidea aztergai
HERRILAB proiektu pilotua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren arteko hitzarmenaren bidez jarri da martxan. Herritarren bizitza pertsonalaren, familiaren eta profesionalaren kontziliazioan, erantzunkidetasuna sustatzeko asmoz. Beraz bizitzako esparru guztietara iritsi nahi da, eragile sozio-ekonomiko nahiz kultural, eta administrazioaren jarduera aztertuz. Horrela, emakume eta gizonen bizitza, aukera-berdintasunean garatzeko balio dezake; ohitura eta eredu berriak sortuz, “Udalerri erantzunkide” bihurtze aldera.

Egitasmo hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontziliazio Erantzunkiderako Foru Planaren esperimentazio-probaleku izango da, eta ikasitakoa, adibide izan daiteke beste udalerri eta eskualdeetan.
cartelHerriLab copia.jpg