Beasainen martxan jarriko diren baratzak izaera soziala izango dute. “Fundiciones Estanda” enpresaren parean kokatuko dira, errekaren beste aldean.

Herritarrek norbanako edo kolektibo bezala eskatu ahal izango dituzte euren lur zatiak. Denetara 60 baratza izango dira. Banaketa honela zehaztuta dago:

18 baratza: Gizarte-egoera ahulagoa duten pertsonentzat (langabetuak, RGI hartzaileak, ezgaituak).

21 baratza: 16 baratza Sarean Fundazioarentzat eta 5 baratza interes bereziko kolektiboentzat (irabazi asmorik gabeko elkarteak, eskolak, fundazioak,…).

21 baratza: herritarrentzat.

Baratzetan interesatua dagoenak eskaera bat aurkeztu beharko du, honetarako pdf inprimaki ofiziala (822 KB) bete beharko du. Eskaera honekin batera, ondoren adierazten diren agiriak ere aurkeztu beharko ditu:

☐NAN kopia

☐Langabezi ziurtagiria

☐Erretirodun ziurtagiria

☐Pentsiodun ziurtagiria

Eskaerak aurkezteko epea eta moduak

Epea:2017/06/30

Elektronikoki: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

iGunean 

Baratza publikoa eskatzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Udalerrian erroldatuta egon, deialdiaren iragarpena argitara eman baino 2 urte lehenagotik (kontsekutiboak izan beharrik gabe).
  • Beasaingo Udalaren zerga-betebehar eta gainerako ordainketa guztiak egunean edukitzea.
  • Beste baratze baten erabiltzailea den familia-unitateko kidea ez izatea.
  • Eskatzaileak edo bere familia-unitateko kideren batek ez edukitzea Goierriko eskualdean, ez jabetzan ez gozamen-eskubidean, edo alokairuan nekazaritza-jarduerarako egokia den lursailik.
  • Zigorrik ez izatea lehenago beste baratze ekologiko baten jabe izan delako, Araudi honetan aurreikusitako arau-urraketa bat dela medio.