Lurralde batzordean onartu da aho batez Gernika pasealekuko errepide eta aparkalekuetan egingo diren birmoldaketa lanetarako proiektua

Errepidea berritzeaz gain aparkalekuen toki aldaketak segurtasuna hobetuko du eta ibilgailuentzako 39 plaza gehiago sortuko dira

Beasaingo Udaleko Lurraldea batzordeak onartu du aho batez Gernika pasealekua birmoldatzeko aurkeztutako proiektua.

Konponketa eta birmoldaketa lanak burutzeko aurkeztutako proiektuak Barrendain plazatik Gernika pasealekuko eremua hartzen du osotasunean, bai aparkalekuak eta baita errepidea. Lurraldea batzordean aurkeztutako proiektuak segurtasuna eta aparkaleku kopurua handitzea du helburu. Errepidea mugitu eta berritzearekin batera trenbideen aldeko aparkalekuak errepidearen beste aldera pasako dira, honela ibilgailuetako pertsonak egun duten errepidea zeharkatzeko derrigortasuna ez lukete izango arrisku hori galaraziz.

Honekin batera, Gernika pasealekuaren aldean dauden aparkalekuak aldatu egingo dira. Orain lerroan uzten diren ibilgailuak aldaketarekin baterian edo zeharka jarriko dira. Honela espazio gehiago irabaziko da eta plaza kopurua handituko da. Egun, Gernika pasealekuan 97 ibilgailuentzako tokia dago. Proiektuan aurkeztutako birmoldaketarekin 136 plaza egongo dira, 39 plaza gehiago beraz. Horrek esan nahi du portzentajean %40,2 igoko dela aparkalekuen kopurua.

Behin proiektuari onespena batzordean aho batez eman eta gero lanak esleitzeko prozesua hasiko da.

TRENBIDE 1