Udalak, udalerriko urbanizazioko elementuen mantenuari jartzen dion arretan atzemandako beharrei erantzunez, Oria pasealekuko 18-38 zenbakien arteko baranda margotuko da eta Zazpiturrieta kaleko 9an dagoena aldatuko da

Udalaren lehentasun nagusien artean hiri-altzari eta urbanizazioko elementuak baldintza egokietan mantentzea dago. Udaleko zerbitzu sailak behar hori duten elementuei arreta ipini eta lehentasunak ezartzea da lana eta oraingoan Ezkiaga auzoko zenbait lekutako baranden egoeraz jabetuta hasi dituzte hobekuntza lanak.

Lanak hasita daude eta Oriako pasealekuan 18 eta 38 zenbakien artean dagoen baranda margotzen ari dira egunotan. 200 metro luzera duen baranda da margotzen hasi direna eta honekin batera ere bide horretan aurkitzen diren 13 farola unitate ere margotuko dira euren egoera hobetzeko.

Bigarren lana Zazpiturrieta kaleko 9garren zenbakiaren garajeetarako sarreran baranda berria jartzea izango da. Lan hauek hil honen bukaeran hasiko dira eta martxoaren erdialdera bukatzea espero da. Pintaketa lanak 8.530 euroko aurrekontua dute eta baranda berriak 11.559 euro.

Hirigintza eta udal espazioetako mantenu lanei garrantzi berezia ematen die Udalak. Udalerria herritarren beharretara egokitu eta gune publiko atsegin, eroso eta irisgarriak eskaintzea ezinbestekoa da udal arduradunentzat.

baranda zazpiturrieta20190214Zazpiturrieta kalean baranda zati hau aldatuko da