Iaz udalak jarritako argi berriez gain, gehiago alokatu ditu Udalak kaleak girotzeko eta merkataritza sustatzeko helburuarekin

Datorren ostiralean, hilak 14 piztuko dira lehenengoz eta errege eguna pasa ondoren kenduko dira

Eguberri giroan murgiltzeko, kaleak girotzeko eta merkataritza sustatzeko helburuz, Eguberrietako argiteria indartzeko ahalegina egin du beste urte batez Udalak. Iaz argi kopuruari dagokionez gehikuntza nabarmena eman bazen aurten apaingarri berriak gehitu dira.

Aurten nabarmentzekoak alokatu diren argi berriak izango dira. Horien artean Loinazko San Martin plazako kioskoan jarritako apaingarria aipatzekoa da. Elementu berriak bitxikeria moduan aipatu Cordobatik ekarriak izan direla.

Gainontzean ohiko kaleetan urtez-urte jarri direnak mantenduko dira. Guztira 19 argi puntu izan dira kokatu direnak.

Ohikoak diren arkuak, borobilak eta pinu itxurazkoak hainbat leku atonduko dituzte eta zorionak hitza adierazten dutenak herri sarreretan kokatu dira. Guztiak kontsumo urriko led argiak.

Datorren ostiralean, hilak 14 piztuko dira Eguberrietako argiak eta errege eguna pasa eta gero kenduko dira. Kaleetako argiteria arruntarekin piztuko dira Eguberrietakoak ere eta goizaldeko ordubietan itzaliko dira aurreko urtean bezala.