Azaroan bete dira bi urte bosgarren edukiontzi grisa ezarri zenetik eta %50etik %75era igotzea lortu da birziklatzera bideratzen diren hondakinen kopurua

Honela, 2016an ingurumen arrazoiak eta arrazoi ekonomikoak tarteko jarritako helburuak bete dira eta Udalak beasaindarrak hondakinen banaketan egiten duten ahaleginagatik zoriondu nahi ditu

2016 datuek arabera, Beasainek ordura arte zeraman hondakinen gaikako bilketa eta birziklatzean %47ko tasa zuen. Ingurumen arrazoiak eta arrazoi ekonomikoak medio jauzia eman eta gutxienez %70 edo gehiago lortzeko helburua jarri zuten Udalak eta Sasieta mankomunitateak. Hartara, bosgarren edukiontzia ezarri zen urte hartako azaroa Beasaingo Udaleko alderdi politiko guztien adostasunarekin eta zabor edukiontzi berdea kendu eta haren ordez astean bitan txartelarekin irekitzen den edukiontzi grix itxia jarri zen.

Emaitzak berehala ikusi ziren. 2016ko azaroa eta abenduan ia 20 puntu igo zen %57tik %76 birziklatzera bideratutako hondakinen tasa. 2017an urte osoko bataz bestekoa %75ekoa izan zen eta 2018an azaroa arte bildutako datuetan bataz bestekoa %76 izan da (sasieta.net-eko datuak). 2016eko datuen arabera urte horretan azaroa arteko datuek birziklatzera bideratutako hondakinak apenas %50era iristen ziren. Egungoak %76ra iritsita jauzia nabarmena izan dela atzeman daiteke.

Gauzak honela beraz, errefuserako jarritako edukiontzi grisaren ezarpena eta funtzionamenduak aurre ikusitako helburuak bete direla egiaztatuta, Udalak Sasieta mankomunitatearekin batera, beasaindarrak zoriondu eta esker ona adierazi nahi die hondakinen banaketan erakusten duten jarreragatik eta aurrerantzean horrela jarrai dezatela eskatzen diete.   

edukiontzi grisa201610062016ko azaroan jarri ziren edukiontzi grisak