Irailaren 3an hasiko bi astez luzatuko diren konponketa lanak eta Gaztelumuño baserritik gora ibilgailuentzat bidea itxita egongo da

Auzo eta baserrietako hobekuntza lanekin jarraituz, Beasaingo Udalak oraingo honetan Arrieta baserrira daraman bidea konpontzeko lanei ekingo die.

Hain zuzen ere, datorren astelehenean irailaren 3an hasiko dira ormigoizko bideak dituen zulo eta zartatuak konpontzen. Lanek bi aste iraungo dutela espero da, 10 lanegun, beti ere kasu hauetan gertatzen den bezala eguraldia lagun dela.

Hori horrela, Gaztelumuño baserritik gorako bidea ibilgailuentzat itxi egingo da eta ezin izango da pasa bertatik lanek irauten duten bitartean.

Udalak lan hauekin, landa auzoetan eta baserrietako bideetan dauden akatsak konpontzeko konpromisoari lotuta jarraitzen du bertan bizi diren herritarren erosotasuna eta bizi kalitatea bermatzen jarraitzeko.