Loinatz auzoko ur depositua berritu egin da erabat. Garbiketa sakon bat egin zaio eta berrikuntzak ere bai, horrek uraren kalitatea hobea izatea ekarriko du. Udalerriko biztanleriaren zati handi bati ura banatzen zaio ur biltegi honetatik izan ere 1.000 metro kubiko ur gordetzen dira hemen.