GAO 2018ko Ekainaren 14an 114. ZK

1. artikulua. Xedea

Araudi honen xedea hau da: Diru-lagun­tzak emateko orduan Beasaingo Udalak eta bere Organismo Autonomoek jarraitu behar duten prozeduraren arautegi orokorra finka­tzea.     

2. artikulua. Eremua

Beasaingo Udalak eta bere Organismo Autonomoek per­tso­na nahiz herri-erakunde edo erakunde pribatu baten alde jarritako edozein herri-fondori aplikatuko zaio araudi hau, gizarte-interesa duen edo onurazko jarduerak susta­tze­ko edo herri-helburu edo gizartekoak lor­tze­ko beren eskumen-eremuaren barruan.

3.artikulua. Diru-lagun­tzak emateko organo eskuduna

Diru-lagun­tza ematea organo eskudunak erabakiko du, Erregimen Lokaleko Oinarrien Legeak eta Aurrekontua Gauza­tze­ko Udal Arauaren 5.2 artikuluak xedatutakoak kontuan izanik.  

4. artikulua. Onuradunak

Herri-fondoen onuradun izango da: Diru-lagun­tza ematea erabaki­tze­ko arrazoi izan diren jarduerak burutu behar dituen edota diru-lagun­tza ematea zilegizta­tzen duen egoeran dagoena, beti ere Suben­tzi­o Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako kausetakoren baten barruan aurki­tzen ez bada.    

5. artikulua. Onuradunaren betebeharrak

Onuradunak ondoko betebeharrak izango ditu:

  1. Diru-lagun­tza emateko arrazoi diren jarduerak buru­tzea.
  2. Jarduera gauzatu dela eta diru-lagun­tza emateko erabakian jarritako baldin­tzak epeen barruan bete direla egiazta­tzea.            
  3. Beasaingo Udalak edo bere Organismo Autonomoek egin di­tza­keten finan­tza-kontrol eta egiaztapen-jardunak onar­tzea.
  4. Helburu bererako beste administrazio edo herri-erakundeetatik jasotako diru-lagun­tzen berri ematea Beasaingo Udalari edo bere Organismo Autonomoei.

Jakinarazpen hau ezagutu bezain pronto egingo da eta nolanahi ere jasotako diru-lagun­tza erabileraren justifikatu aurretik. Betebehar horiez gain, diru-lagun­tza ematerakoan baldin­tza bereziak jarri bazaizkio, haiek ere bete beharko ditu onuradunak.          

Aipatutako betebeharrak bete­tzen ez baditu onuradunak, diru-lagun­tza ezeztatu egingo da eta hala badagokio jasotako dirua itzu­li egin beharko du.

6. artikulua. Diru-laguntzak emateko moduak

Diru-lagun­tzak emateko prozedura arrunta norgehiagoka bidez edo eskarien konparaketaz egingo da. Nolanahi ere, zuzenean eman ahal izango dira ondorengo kasuetan:               

  1. Aurrekontuan izendun gisa aurreikusitakoak.
  2. Haien emakida edo kopurua Administrazioari ezar­tzen zaizkionak.
  3. Lege mailako arau baten bidez. Salbuespen gisa, herri-interesa, gizartekoa, ekonomikoa edo gizatiarra nahiz bestelako arrazoi ongi zurituak egiazta­tzen direlarik, jendarteko deialdia egitea zaila gerta­tzen denetan.

7. artikulua. Diru-laguntzak izapidetzea

  1. Interesatuaren eskaera, diru-lagun­tza ematea erabaki­tze­ko beharrezko diren agiri eta informazioekin batera, edota bere kasuan, dagokion ba­tzor­de txo­stengilearen proposamena.      
  2. Ba­tzor­de txo­stengileak agiriak egiazta­tzea. 
  3. Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa eta aurrekontu-kreditua zehazten dituen ba­tzor­de txo­stengilearen diru-lagun­tza emateko proposamena.

Diru-lagun­tzen kopuruak, bakarrik edo beste ba­tzu­ekin batera, ezin izango du suben­tzi­onatutako jardueren kostua gainditu; diru-lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo beste baliabide ba­tzuk jasoko direla jakin bezain laister, Udalari jakinarazi egin beharko zaio, eta, beti ere, jasotako fondoei emandako erabilpena zuritutu aurretik jakinarazi ere.             

Ba­tzor­de txo­stengileak ezin izango du diru-lagun­tza­ren emakidaren aldeko proposamenik egin, espedientean, Gizarte Seguran­tza­rekiko eta udal, foru-erakunde edo estatuarekiko, onuradunak duen jarduera-esparruaren arabera, zergekiko betebehar fiskalen ordainketan egunean dagoela egiazta­tzen dituen agiriak ez baditu.

  1. Aurrekontu-kreditua badagoela eta hori egingo den gastua edo obligazioaren izaerari badagokiola egiaztatuko duen ziurtagiria.
  2. Eskudun­tza­dun organoak hartuko du diru-lagun­tza emateko erabakia. Erabakian, edo hala dagokionean hi­tzar­menean, agertuko dira onuradunaz gain, helburua, diru-lagun­tza­ren zenbatekoa, ordainketa-datak eta zuri­tze­ko modua nahiz epea eta emakida-akordioan aipatu ezean, diru-lagun­tza emandako urteko ekitaldian agertu beharko dira. 
  3. Diru-lagun­tza­ren erabakia interesatuari jakinaraziko zaio eta emandako diru-lagun­tza kontabilitateko AD agirian erregistratuko da.

8. artikulua. Aldaketak

Diru-lagun­tza emateko kontuan har­tzen diren baldin­tzak alda­tzen badira eta, bereziki, beste administrazio edo herri-erakunde zein erakunde pribatuk emandako diru-lagun­tza­rik jaso­tzen bada, diru-lagun­tza emateko erabakia aldatu ahal izango da.

9. artikulua. Diru-laguntza ordaintzeko baldintzak

Diru-lagun­tza emateko kontuan har­tzen diren baldin­tzak alda­tzen badira eta, bereziki, beste administrazio edo herri-erakunde zein erakunde pribatuk emandako diru-lagun­tza­rik jaso­tzen bada, diru-lagun­tza emateko erabakia aldatu ahal izango da.

10. artikulua. Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak beteak izan beharra

Diru-lagun­tza ezingo da ordaindu onuradunak betebehar fiskalak eta Gizarte Seguran­tza­ren aurrekoak egunean dituela egiazta­tzen ez duen bitartean.

Egiaztagiri berririk ez da aurkeztu beharko eskaerarekin batera aurkeztutakoak 6 hilabeteko balio-epea gainditu ez badu.

11. artikulua. Ordainketa aurreratuak

Nolanahi ere, diru-lagun­tza­ren izaerak hala eskatuta edo lehiakeka bidez izapidetu behar direnean eta Oinarri Arau­tzai­leetan hala aurreikusten denean, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, zuriketa egin aurretik diru-lagun­tza­ri atxi­kitako ekin­tzak burutu ahal izateko finan­tza­zio gisa.         

Ordainketa aurreratua onartutako diru-lagun­tza­ren guztizkoari dagokiona bada, emakida-akordioak nahitaez zehaztu beharko du aurrerakinaren erabilera zuri­tze­ko epemuga.  

12. artikulua. Diru-laguntzaren zuriketa

Obligazioa on­tzat eman eta likidazioa egiteko, ezinbestekoa izango da zuriketa egitea. Horretarako, onuradunek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  1. Jarduera azalduko duen txos­tena.
  2. Diru-sarrera eta gastuen kitapena, lortutako etekina adieraziz eta, horrekin batera, burututako gastuak egiaztatuko dituzten fakturak edo baliokideak diren agiriak, jatorrizkoak edo, hala ez balitz, fotokopia konpul­tsa­tuak.

Dena dela oinarri arau­tzai­leek edota dirulagun­tza ematearen ekin­tzak adieraziko dute aurkeztu beharreko froga-agiriak.

Diru-lagun­tza­ren zuriketa obligazioa onartu aurretik egingo da. Diru-lagun­tza lehiaketa-araubide bidez ematen bada, froga-agiriak aurkezteko epea Oinarri Arau­tzai­leetan zehaztuko da.   

13. artikulua. Frogagirien egiaztapena

Frogagirien egiaztapena, dagokion ba­tzor­de txo­stengileak egingo du eta, hala badagokio, onespena eman –teknikari arduradun eta ba­tzor­deburuaren sinaduraren bitartez– eta 12. artikuluan zehaztutako agiriekin batera espedientea Kontuhar­tzai­le­tza­ra igorriko du. 

14. artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa

Kontuhar­tzai­le­tzak, kontu-har­tzai­learen oniri­tzi­a duela, kontabilitate-idazketa egin eta ordainketa egiteko izapideei ekingo die.

Ordainketa egiteko unean onuraduna, likido eskagarri eta mugaeguneratutako zorrengatik, Beasaingo Udalaren zordun baldin badaz, Udalak zor horien konpen­tsa­zioa egingo du.      

15. artikulua. Itzultzea

Ezohizko kasuren batean diru-lagun­tza -osorik edo zati bat- aurrerapen modura ematen bada, har­tzai­leak, ondoko kasu hauetan, jasotako kopurua, berandu­tze-interesak barne, itzu­li egin beharko du hala baldin badagokio:

  1. Frogagiriak aurkezten ez baditu.
  2. Diru-lagun­tza, hura emateko hartutako erabakian jarritako helburuak bete­tze­ko erabil­tzen ez bada.

Modu berean, emandako diru-lagun­tza –Beasaingo Udalak bakarrik edo beste administrazio edo erakunde pribatu zein herri-erakunderen batekin batera emana–, garatutako jardueraren zuzeneko kostua baino handiagoa bada, aldeko diferen­tzi­a hori itzu­li egin beharko du onuradunak.