BILDURIK
KOLDO AGIRRE MUJIKA jauna, Beasaingo Udalaren Alkate-Lehendakaria. Ekintza honetarako eskumena, Toki Araubidearen Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21,1b) artikuluak eta 2015eko martxoaren 18an Gobernu Batzordearen hartutako erabakiak ematen die.
FRANCISCO JESUS GOIA DEL AMO, Urbialde plazako, 1, 2, 3, 4, 5 eta 6ko Jabetza Erkidego Orokorraren (IFK: H-20455762), Lehendakaria. Ekintza honetarako baimena Erkidegoaren 2014-04-02ko aktan jasota dago.
AURREKARIAK
I.- Aspalditik ari dira udaletxean kexak jasotzen, Urbialde plazaren egoera txarraren inguruan eta egoera horrek plaza azpian dauden garajeetan sortzen dituen filtrazioen inguruan.
II.- Horrezaz gain, Urbialde plaza 1, 2, 3, 4, 5 eta 6ko jabekideak, etxebizitza, lokal eta garaje eraikinaren sustatzailearen (PROMOCIÓN INDUSTRIAL LIGERA, S.A.) eta obra-egikaritze zuzendaritza lanetan ibili zen aparejadorearen aurka demanda aurkeztu zuten bide judizialean, dauden akatsak zuzentzeko eskatuz. Azkenean, ordea, ez zen inolako ebazpen judizialik izan gatazkan zeuden bi aldeek akordio batetara irisi zirelako, baieztatu zenean akatsak ez zetozela bakarrik obraren exekuziotik, baizik eta egoera kaxkar horretan eragina izan duela baita ere Udalak plaza horri eman dion erabileragatik.
Bizilagunek demanda bertan behera utzi zuten eta demandatutakoek Jabetza Erkidego Orokorrari 100.000 €ko diru kopurua ordaintzea onartu zuten eta ordaindu egin zioten.
III.- Udalak esandakoa kontutan izanda, plazaren egoerari eta egoera txarra eragin duen zergatiei buruz GAUSARK Arquitecturari txostena emateko enkargatu zion. Txosten irailaren 2013koa da eta ondorioak hauek dira:
IV.- Urbialde plazako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 eraikinaren obra berriaren aitorpenean (1993ko martxoaren 3ko eskritura publikoa), ondorengoa esaten du:
“Igualmente el inmueble cuenta con una terraza de propiedad privada y de uso público, que discurre entre los Bloques Norte y Suroeste y cuyos gastos, de acuerdo con el Convenio Urbanístico pactado entre la Sociedad Promotora y el Ilustre Ayuntamiento de Beasain, corresponde al Ayuntamiento, los de limpieza y mantenimiento de los materiales de acabado superficial existentes, así como jardinería, hasta las capas impermeables, siendo por cuenta y riesgo de la Comunidad de Propietarios, el mantenimiento, conservación y arreglo a partir de estas capas impermeables, incluyéndolas en la forma prevista posteriormente.
Además tiene unos porches en planta baja a nivel de la calle Oriamendi o nivel B, y en terraza privada de uso público y que igualmente son de uso público, sometiéndose, en cuanto a cuidado, reparación y mantenimiento a los criterios anteriormente expresados.
Sin perjuicio de lo dispuesto en los dos párrafos anteriores, los gastos de conservación, mantenimiento y reparación de la totalidad de la cubierta del inmueble, es decir, tejado de los dos bloques o seis portales, así como terrazas, tanto la que es elemento común y situada al Norte del Bloque grande o Norte como la que es propiedad privada y de uso público y situada entre ambos Bloques, serán satisfechos en proporción a sus respectivas cuotas por todos los dueños de cualquier parte privativa del inmueble.”
V.- Hori horrela izanda ere, eraikin horretako jabekideekin akordio batetara iritsi da Udala, plazaren konponketari eta finantziazioari buruz.
VI.- Horren ondorioz, bi aldeek elkarri aitortzen diote kontratatzeko ahalmena eta dokumentu hau idazten dute, ondorengo
ESTIPULAZIOEKIN
Lehenik. Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:
Bigarren. Aipatutako jardueren kostua, 682.157,96 €koa da (BEZ barne) eta kostu horren sailkapena ondorengoa da:
Diru kopuru hori, ordea, orientatiboa da, obren kostu erreala obren behin betiko likidaziotik ondorioztatzen dena izango delako.
Hirugarren. Horren guztiaren finantziazioa, modu honetan egingo da:
Laugarren. Dagozkien obra-ziurtagiriak aurkeztu eta onartu ahala, Udalak Jabetza Erkidego Orokorraren (IFK: H-20455762), izenean faktura emango du eta EKAITZ BULEGOAri (Domingo Unanue kalea, 3 20240 Ordizia) jakinaraziko dio aurreko klausularen arabera ordainketa egiteko.
Bosgarren. Jabetza Erkidego Orokorra izango da baita ere Udalari ordainduko diona eraikinaren sustatzaile/aparejadoreari dagokiona, hark jadanik jaso duelako hauei dagokiona (ikus II aurrekaria).
Seigarren. Etorkizunean plaza konpontzeko erabiliko den irizpidea, Urbialde plazako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 eraikinaren obra berriaren aitorpen eskrituran jartzen duena jarraituko da.
Eta guztiaren adostasun frogatzat, bildutakoek dokumentu hau bikoizturik sinatzen dute, goiburuan adierazitako data eta lekuan.
Azken eguneratzea: 2016/01/13