Dirulaguntzak emateko oinarriak

  GAO 2013ko maiatzaren 6an 84. ZK

EMPLEGUA SORTZEAGATIKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Gaur egungo langabezi tasa altuaren eta krisi ekonomikoaren egoeraren aurrean, Beasaingo Udalak, toki garapenaren eragile aktiboa izan nahi du, udalerrian kokatutako enpresek langileak kontratatu ditzaten erreztuz. Beraz. 2.012ko urriaren 11ko Udalbatzan onartutakoaren arabera, Beasaingo Udalak enpleguaren sustapenerako ondorengo laguntzak ezarri ditu.

 

1. Artikulua. Eremua

Programa hau aplikatu ahal izango zaie Beasaingo udalerrian kokatu eta langile berriak kontratatzen dituzten empresa guztiei.

 

2. Artikulua. Helburua

Ordenantza honen helburu diren laguntzak ondorengoak dira:

  1. Beasaingo Udalak likidatutako Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren (E.O.I.Z.) %50aren dirulaguntza emango die, lokala handitu edo egokitu beharra dutenei, jarduera handitzearen ondorioz, ondoren pertsonal berria kontratatzeko, baldin eta egokitzapen edo zabalkuntza lanetarako obra-proiektua beharrezkoa bada.
  2. Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren (J.E.Z.) %50aren dirulaguntza, 2 urtetan, pertsonal berria kontratazearen ondorioz.

Bi dirulaguntzak bateratu ahal izango dira.

 

3. Artikulua. Laguntzaren onuradunak


Beasaingo udalerrian kokatuta egon eta Ordenantza honetan xedatutako baldintzak betetzen dituzten enpresak, industria, komertzio nahiz zerbitzu izaera dutenak.

 

4. Artikulua. Betebeharrak


4.1. Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza eskuratu ahal izateko betebeharrak:

  1. Plantila, gutxienez, %25 handitzen dela egiaztatzea, dirulaguntza eskatutako aurreko hilabetearekiko.
  2. Gehikuntza urte BATean mantentzea.
  3. Azken urtean plantila murriztu ez izana.
  • Ez da exijituko kontratatutako pertsonak langabezi egoeran egotea.
  • Onuradunak geroratu edo zatikatutako zorrak dituen kasuan, dirulaguntzaren kopurua haiek kitatzera bideratuko da, lehenik.
  • Kontratazio berriak, lanaldi osorako nahiz lanaldi partzialerako izan, onargarriak izango dira.
  • Kontratu berrien iraupena, gutxienez, urte betekoa izango da etenik gabe.
  • Obra baimenaren ondoriozko tasa eta zergak ordainduta izatea.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak egunean izatea.

4.2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza, 2 urtetan, eskuratu ahal izateko betebeharrak:

  1. Plantila, gutxienez, %5 handitzen dela egiaztatzea, dirulaguntza eskatutako aurreko hilabetearekiko.
  2. Gehikuntza BI urtetan mantentzea.
  3. Azken urtean plantila murriztu ez izana.
  • Ez da exijituko kontratatutako pertsonak langabezi egoeran egotea.
  • Onuradunak geroratu edo zatikatutako zorrak dituen kasuan, dirulaguntzaren kopurua haiek kitatzera bideratuko da, lehenik.
  • Kontratazio berriak, lanaldi osorako nahiz lanaldi partzialerako izan, onargarriak izango dira.
  • Kontratu berrien iraupena, gutxienez, 2 urtekoa izango da, etenik gabe.
  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga ordainduta izatea.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak egunean izatea.

4.3. Dena den, enplegu-erregulazio espedientea izapidetzen ari bada edo indarrean badu enpresak, eskariaren onarpena edo ukapena, Hazienda Batzordeak egiten duen azterketa eta baloraziora baldintzatuta egongo da, hain zuzen ere, honek egoki deritzona erabaki ahal izango baitu.

 5. Artikulua. Dirulaguntzen zenbatekoa

  • Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren %50a.
  • Jarduera ekonomikoaren gaineko Zergaren %50a 2 urtetan, eskaria egindako urteko ordaingiritik abiatuta. Jarduera Ekonomikoaren gaineko. Hainbat herrien artean zerga banatu beharreko kasuan, dirulaguntzarako, soilik Beasaini dagokion kopurua hartuko da kontutan. Beharrezkoa izango da, zerga ordainduta izatea.

6. Artikulua. Eskaria egiteko epea

Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren %50aren dirulaguntzarako obra-zergaren kitapena jakinarazten den datatik kontatzen hasita, , 2 hilabeteko epea izango da.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren %50aren dirulaguntzarako, 2 urtetan, pertsonal berria kontratatzen den datatik kontatzen hasita, 2 hilabeteko epea izango da. 

7. Artikulua. Eskariak eta aurzkeztu beharreko dokumentazioa

Eraikuntza, Obra eta Instalazioen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza eskuratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Eskaria, I eta Eranskinak barne, behar bezala osatu eta sinatuak.
  2. Pertsona juridikoaren I.F.K.aren kopia.
  3. Merkataritza-Erregistroan inskribatutako eraketa eskrituraren kopia, eta ordezkariaren ahalordea, berezko nortasun juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko nortasun juridikoa ez duten sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua aurkeztuko da.
  4. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria.
  5. Memoria aurkeztuko da, arrazoituz, lokala handitu edo egokitzeko obrak, pertsonal berria kontratatzea arrazoitzen duen jarduera handitzean oinarrituta daudela.
  6. TC1 eta TC2 edo erregimen autonomoko ALTAren agiria, eskatutako plantilaren gehikuntza eta azken urtean berau murriztu ez izana egiaztatzeko.
  7. Kontratuen iraupena egiaztatzeko dokumentua.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren %50eko dirulaguntza, 2 urtetan, eskuratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Eskaria, I eta Eranskinak barne, behar bezala osatu eta sinatuak.
  2. Pertsona juridikoaren I.F.K.aren kopia.
  3. Merkataritza-Erregistroan inskribatutako eraketa eskrituraren kopia, eta ordezkariaren ahalordea, berezko nortasun juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko nortasun juridikoa ez duten sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua aurkeztuko da.
  4. TC1 eta TC2 edo erregimen autonomoko ALTAren agiria, eskatutako plantilaren gehikuntza eta azken urtean berau murriztu ez izana egiaztatzeko.
  5. Kontratuen iraupena egiaztatzeko dokumentua.

 

8. Artikulua. Dirulaguntzak onartu eta ordaintzeko prozedura.

Dirulaguntza eman edo deuseztatzearen berri, erakunde eskatzaileari idatziz jakinarazitako ebazpen bidez egingo da.

Eskariaren ebazpena, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu ondoren, baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu eta gero egingo da.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kasuan, ekitaldi ekonomiko bakoitzean egingo da dirulaguntzaren ordainketa, eskaria egindako urtetik kontatzen hasita eta zerga ordaintzeko borondatezko epea iragan ondoren.

 

9. Artikulua. Kontratuen iraupenaren baldintza betetzen denaren egiaztapena

Lehen aipatutako 1 edo 2 urteak igaro ondoren, eskatutako epean kontratua mantendu izana egiaztatu beharko da, horretarako Udalak kontratatutako langilearen lan-bizitzaren agiria eskatuko du, epe osoan plantila murriztu ez izanaren egiaztagiriekin batera. Baldintzak betetko ez balira, emandako dirulaguntzaren itzulerarako prozedura jarriko da abian.

 

10. Artikulua. Eskaria berria eta aurrez emandakoaren arteko bateragarritasuna

Bateragarriak izango dira dirulaguntza berri baten onespena eta ordainketa, nahiz eta aurrez emandako dirulaguntzari dagozkion ordainketak amaitu gabe izan.

 

Azken xedapena

Ordenantza hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean.

 

I. ERANSKINA / ANEXO I

Legezko ordezkariaren izen-abizenak · Nombre y apellidos del representante legal:

N.A. / D.N.I. Kargua · Cargo en la empresa:

Enpresaren izena · Razón social de la empresa: I.F.K. / C.I.F.

Enpresaren helbidea · Domicilio social de la empresa en:
Kalea eta zenbakia · Calle y número:

Udalerria · Municipio P.K. · C.P. Telefonoa

E-posta · E-mail Faxa · Fax

 

ZINPEKO ADIERAZPEN HAU EGITEN DU:

1.  Enpresa ez dela aurkitzen 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan.

2.

  • Diruz laguntzen den ekintzak ez duela jaso bestelako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo baliabiderik.
  • ................Erakundetik/ra .............€ jaso/eskatu dituela.

3. Udalari baimena ematen diola zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrekoak egunean izatearen egiaztagiriak eskuratzeko dagokion erakundeetatik. REALIZA LA SIGUIENTE DECLARACIÓN JURADA:

1º. Que la empresa no está incursa en las causas previstas en el ar. 13 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones, para obtener la condición de beneficiario.

2º.

  • No haber obtenido otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos que financien el hecho subvencionado.
  • Haber solicitado/recibido subvención de ................. por importe de ..............€

3º. Que autoriza al Ayuntamiento a obtener de las organismos correspondientes, los documentos acreditativos de estar al corriente de sus obligaciones tributarias y ante la Seguridad Social.

Beasainen, 201.....ko ............aren ...an/Beasain, .... de ................ de 201.

Legezko ordezkariaren sinadura eta enpresaren zigilua
Firma del representante legal y sello de la empresa

 

II. ERANSKINA / ANEXO II

Legezko ordezkariaren Izen-abizenak · Nombre y apellidos del representante legal N.A. / D.N.I.

Enpresaren izena · Razón social de la empresa I.F.K. · C.I.F.

Ondorengo kontuan eskatzen du dirulaguntzaren ordainketa Solicita el abono de la subvención en la siguiente cuenta:

Kontuaren titularraren izen-abizenak · Nombre y apellidos del titular de la cuenta:

Bankua edo aurrezki-kutxa · Banco o caja:

Sukurtsala · Sucursal:

Entitatearen kodea
Código entidad Sukurtsal kodea
Código sucursal K.D.
D.C. Kontuaren zenbakia
Nº de cuenta

Agiri hau sinatzen duenak bere gain hartzen du emandako datuen egizkotasunaren ardura. La / el abajo firmante se hace plenamente responsable de la veracidad de los datos

Beasainen, 201..ko ..........(a)ren .....(a)n/Beasain, .... de ............... de 201..
Legezko ordezkariaren sinaduera eta enpresaren zigilua / Firma del representante legal y sello de la empresa

Bankua edo aurrezki kutxaren sinadura eta zigilua · Firma y sello de la entidad bancaria

 

Azken eguneratzea: 2013/05/07