Dirulaguntzak emateko oinarriak

  GAO 2016ko Irailaren 7an 171. ZK

IRAGARKIA

Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erregulatzaileko 70.2 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Erret Dekretu bidez onetsitako Entitate Lokalen Antolamendu, Funtzionamendu eta Erregimen Juridiko Erregelamenduko 196.2 artikuluan eta 1955eko ekainaren 17ko Dekretu bidez onetsitako Korporazio Lokalen Zerbitzu Erregelamenduko 7.2 artikuluaren arabera, “UDAL KIROLDEGIKO ZERBITZUEN ERABILTZEAGATIKO TARIFA ETA UR ETA ZABOR TASEN ARLOAN LAGUNTZAK EMATEKO ORDENANTZAREN” testu osoa argitaratzen da. 2016ko ekainaren 30ean Udalbatza Osoak hasierako onespena eman zien aipatutako oinarriei eta jendaurrean jarri ondoren 30 laneguneko epean, 2016ko uztailaren 13an GAOean iragarkia argitaratuta, ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, erabakia behin betikoa bihurtu da.

Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka, Adminis¬tra-zio¬aren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazio¬aren aurkako Auzi gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan.

Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluan adierazitakoaren arabera.

Beasainen 2016ko irailaren 2an. Alkatea

UDAL KIROLDEGIKO ZERBITZUEN ERABILTZEAGATIKO TARIFEN ETA URA NAHIZ ZABOR TASEN ARLOAN LAGUNTZAK EMATEKO ORDENANTZA

1.-AURREKARIAK

2014ko abenduaren 5ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udal kiroldegiko zerbitzuen erabilpenarengatiko tarifa eta tasen arloan laguntzak emateko Ordenantza argitaratu zen.

Hala ere, eskaerak aurkezteko epea eta irizpideak aldatzeko beharrak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa erraztu nahi izateak, diru-laguntza hauek arautzeko ordenantza berri bat egiteko beharra sortu du.

Ordenantza berri hori, ondorengo edukiarekin egituratuta gelditzen da:

I. Kapitulua: Xedapen Orokorrak.
II. Funtzionamendu-arauak.
Xedapen Gehigarria
Xedapen Indargabetzailea.
Azken Xedapena.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1.artikulua. Helburua

Ordenantza honen helburua zera da, udalerriko giza talderik behartsuenentzat, karga ekonomikoa murrizteko edota deuseztatzeko balioko duen laguntzen udal-politika garatu eta gauzatzea, hau da:

  • Ohiko etxebizitzako ura eta zabor-tasen ordainketa.
  • Ekainetik iraila bitartera bakarrik Udal Kiroldegiaren zerbitzuak erabiltzeagatiko tarifen ordainketa.

2. artikulua. Ezarpen-esparrua

Ordenantza hau, Beasaingo Udalerrian eskaera egin baino 6 hilabete lehenagotik erroldatuta egonik, laguntzak emateko baldintzak betetzen dituzten pertsonei aplikatuko zaie.

II KAPITULUA

FUNTZIONAMENDU-ARAUAK

3. artikulua.Tasa arloan laguntzak jasotzeko

Eskatzailea den pertsonak eskaeran azaltzen den helbidean erroldatuta egon eta bizi behar du.

Eskaera etxebizitza bakarrarekiko egin daiteke.

Laguntzak gauzatzeko, ura eta zabor-tasen ordainketako zenbatekoak hartuko dira kontuan.

Laguntza ura eta zabor-tasen zenbatekoaren %100era irits daiteke.

Balorazio ekonomikoan etxebizitzan erroldatuta dauden pertsona guztien diru-sarrerak kontutan hartuko dira .

4.artikulua. Ekainetik iraila bitartera bakarrik Udal kiroldegiko zerbitzuen erabilpenarengatiko tarifen arloan laguntzak jasotzeko

Laguntzak gauzatzeko, Udal kiroldegiko zerbitzuen erabilpenarengatiko udako abonuaren tarifen ordainketako zenbatekoak hartuko dira kontuan.

Ekainetik irailera (biak barne) bitarteko edozein hilabeteko kiroldegiko kuota ere diruz lagunduko da.

Laguntza gehienez ere udako abonuaren tarifaren %60ra iritsi daiteke.

Balorazio ekonomikoan kontutan edukiko dira elkarbizitza unitarearen diru-sarrerak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeko Legeko 9.1 artikulua erabiliko da jakin ahal izateko nortzuk osatzen duten elkarbizitza unitatea.

5. artikulua. Eskaera egiteko epea

Eskaera epea:

  • Ura eta zabor-tasen inguruan laguntzak jasotzeko: urtero martxoaren 1etik 31ra.
  • Kiroldegiko zerbitzuen erabiltzeagatiko tarifen inguruan laguntzak jasotzeko: urtero urriaren 1etik 31ra.

Ezarritako epez kanpo egindako eskaera oro, ukatua izango da.

Gai honetan udal-laguntza lortzeak ez du esan nahi onuraduna hurrengo ekitaldietarako berriz ere laguntza-eskaera egin behar ez duenik eta beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu behar ez duenik.

6.artikulua. Irizpideak eta laguntzaren kopurua

Ur eta zabor-tasen inguruan laguntza jasotzeko:

  • Urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) kopuru arte: ordainagiriko %100a.
  • Urteko LGS kopurutik urteko 1,5 LGSra: ordainagiriaren %75a.
  • Urteko 1,5 LGStik urteko 2 aldiz LGSra: ordainagiriaren %50a.

Udal kiroldegiko zerbitzuen erabiltzeagatiko udako abonuaren tarifen inguruan laguntza jasotzeko:

  • Urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) kopuru arte: ordainagiriko %60a.
  • Urteko LGS kopurutik urteko 2 aldiz LGSra: ordainagiriaren %30a.

Bi pertsona bizi badira, une bakoitzean dagoen kotizatu gabeko pentsioaren %75a deskontatuko da beren diru-sarreretatik.
Hiru pertsona edo gehiago balira, 3.arena eta ondorengoena, pertsona bakoitzeko kotizatu gabeko pentsioaren %50a deskontatuko da.

7.artikulua. Diru-sarrerak

Laguntza eskatutako tasei edota tarifei dagozkien ekitaldi ekonomikoan zehar izandako urteko diru-sarrerak zenbatuko dira.

Kontutan hartuko dira:

  1. Urtean lortutako diru-sarrera garbiak: Lanagatik, pentsioak, prestazioak edota laguntzak.
  2. Ondasun higikorren etekinak.

Elkarbizitza unitateak ondasun higiezinak ( 2. etxebizitza, lokalak edota garajeak) %100aren jabetzan baditu, ez ditu laguntza hauek jasoko. Ohizko etxebizitza ez da kontutan hartzen.

8.artikulua. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa izango da:

  1. Eskaera orria behar den moduan beteta eta sinatuta.
  2. Eskatzailearen NAren fotokopia eta berarekin erroldatutako guztiena edota elkarbizitza unitatea osatzen dutenena.
  3. Diru-sarrera garbien ziurtagiriak (10-T, Nominak, Pentsioak, etab.).
  4. LANBIDEK, Enplegu Estataleko Zerbitzuak eta / edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako ziurtagiria, kasua bada, jasotako urteko prestazioen ziurtagiria edota prestaziorik jasotzen ez denarena, 16 urtetik gorako pertsonei buruzkoa.
    Jasotako laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiak edota Beasaingo Udalak emandakoak badira, Udalak lortuko du informazioa.
  5. 20 zifrako kontu zenbakia.
  6. Zabor tasak ordaindu izanaren ordainagiria. (Tasen arloan laguntza eskaeretan soilik).
  7. Ur tasa ordaindua izan den ordainagiria eta fakturazioa eraikinekoa denean, eskatzaileari dagokion kontsumo-zatiaren agiria. ( Tasen arloan laguntza eskaeretan soilik).
  8. Udal kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeagatik tarifa ordaindua izanaren ordainagiria. (Kiroldegiko tarifen arloan laguntza eskaeratan soilik)

Aurkeztutako dokumentuak, udal-administrazioak egiazta eta berrikus ditzake eta interesatuari dokumentu horietan azaltzen diren datuen argitasunak edota osagarriak ere eska dakizkioke.

9. artikulua.Azterketa eta ebazpena

Udaleko Gizarte Ongizate sailak laguntza-eskaeren espedienteak aztertuko ditu eta Alkateak ebatziko ditu. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hurrengo 2 hilabeteetan, pertsona interesatuei hartutako erabakiaren berri jakinarazi egingo zaie.

10. artikulua.Udal zorraren konpentsazioa

Laguntzaren onuraduna Udal Ogasunekiko zordun denean eta zorra mugaeguna igarotako zor garbi eskagarria denean, Udalak konpentsatu egingo du zor zaiona.

11. artikulua.Arau-hausteak

Datuak ezkutatzeak edota ordenantza honetan ezarritako udal-laguntzetarako eskubidea ematen duten baldintzen arloan iruzurra egiteak, emandako laguntza kentzea eta jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea ekarriko dute.

 

XEDAPEN GEHIGARRIA
12. artikulua.

Ordenantza honetan jaso ez diren arlo guztietarako edota bertan aurreikusi ez arren aurkez daitezkeen kasu berezi guztietarako, Udaleko Gizarte-ongizate batzordeak ahalmen osoa izango du kasu bakoitzean komenigarriak irizten dituen neurriak proposatzeko.

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
13. artikulua.

Ohiko etxebizitzako ura eta zabor udal-tasen eta udal Kiroldegiko zerbitzuen erabilpenagatiko tarifen arloan laguntzak emateko ordenantza honek, indarrik gabe uzten du 2014ko abenduaren 5ean (233 zenbakia), Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa.

 

AZKEN XEDAPENA
14. artikulua.

Ordenantza hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den dataren hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Azken eguneratzea: 2016/12/29