Araudiak

  GAO 2006ko Urriaren 4an 189. Zk

Arrazoien azalpena

Krisi egoeretan, autonomia gal­tzean, edo gatazka nahiz gizartera egokitu ezinaren ondorioz sor­tzen den desegituraketa (per­tso­nala nahiz familiakoa) aurreikusi eta trata­tzea du helburu Familia eta Elkarbizi­tza programak. Horretarako, familiari lagun­tzeko baliabideak edo arazoen aurrean egokiak diren elkarbizi­tza­rako aukerak kudeatu, sortu edo bul­tza­tzen dira.

Bestalde, gizartearen behar eta eskaeren­tzako eran­tzu­nak herritarrengandik ahalik eta hurbilen kokatu behar dira, euren gizartean bertan, eta alde horretatik beren ohiko ingurunetik alden­tzea ekarriko ez duen baliabideetan oinarritutako jarduketa-politika bul­tzatu behar da. Horri dagokionez, Eguneko Zentroak familian eta gizartean behar bezala txerta­tzeko aukera ematen die bertan dauden per­tso­nei.

Bi oinarri hauetatik eta Beasaingo errealitatetik abiatuta, Beasaingo Udalak Urbialde plazan, 6 zk. behean dagoen Eguneko Zentroa sortu du.

Xedea

Arautegi honen xedea da udalerri honetako Eguneko Zentroak ematen dituen zerbi­tzuak arau­tzea, gizarte zerbi­tzuen urriaren 18ko 5/1996 Legeak, urriaren 17ko 20/2000 Dekretuak, lagun­tza behar duten per­tso­nen­tzako eguneko zentroei buruzkoak eta Gipuzkoan per­tsona adinduen­tzat plazak lor­tzeko arauak ezar­tzen dituen apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldin­tzen arabera.

Aplikazio-eremua

Barne-arautegia erabil­tzaileei eta/edo haien familiakoei, beren legezko ordezkariei eta zentroko langileei aplikatuko zaie, eta hura bete­tzera behartuta egongo dira.

Eguneko Zentroan sar­tzean emango zaie arautegia; horrela, erabil­tzaileek eta familiakoek edo legezko ordezkariek beharrezko informazio guztia izango dute zentroari buruz, zentroak eskain­tzen dituen zerbi­tzuei buruz eta per­tso­nek zentroan egonaldi egokia izateko eta baldin­tza onetan egoteko bete beharreko arau orokor guztiei buruz.

Deskribapena

Izena: Loinatz, Eguneko Zentroa.

Tokia: Lanegunetan: 18 per­tsona.

Asteburu eta jaiegunetan: 12 per­tsona.

Izaera: Lagun­tza behar duten adineko per­tso­nen­tzako Udal Eguneko Zentroa.

Definizioa

Lagun­tza behar duten adinekoen­tzako Eguneko Zentroa hau izango da: Eguneroko zereginetarako lagun­tza behar duten 60 urtetik gorako bost per­tso­nari edo gehiagori, egunez eta banan-banan, aten­tzio-programa bat eskain­tzen dien establezimendua; beste per­tsona ­batzuei ere eskain diezaieke arreta hori, hain zuzen ere, gorabehera per­tso­nal edo sozialengatik aipatutako kolektibo horrekin parekatu daitezkeenei. Arreta hori berariaz jarritako gune eta instalazioetan eman beharko du, eta helburu horretarako prestatutako langileak eta programak eduki beharko ditu.

Beren familiako egoerarengatik, egoera sozialarengatik edo urritasun fisiko edo adimen urritasunarengatik eguneroko zereginetan dituzten premiei eran­tzu­teko ­etxean eman dakiekeen lagun­tza baino handiagoa behar duten adineko per­tso­nen­tzako pen­tsa­tuta dago Eguneko Zentroa.

Helburuak

Helburu orokorra:

Lagun­tza behar duten adinekoen eta senitartekoen bizi-baldin­tzak egokiak izan daitezen lagun­tzea, eta alderdi biei ahalik eta autonomia eta bizi-kalitate handiena ematea.

Berariazko helburuak:

  1. Lagun­tza behar duen adinekoak bere ohiko ingurunean jarrai­tzeko aukera ematea.
  2. Erabil­tzaileen beharrei eran­tzu­tea, ahalik eta autonomia handiena lor­tzeko behar diren programak garatuz.
  3. Erabil­tzaileen senideei lagun­tza eta aholkuak ematea, adinekoek beren ingurunean bizi­tzen jarrai dezaten, eta zainketa-lanak egiteko behar den jokabideari buruzko informazioa ematea.

Zerbi­tzuak

Eguneko Zentroan honako zerbi­tzuak eskain­tzen dira:

  1. Garbitasuna: Erabil­tzaile guztiek izango dute eskubidea astean behin garbiketa osoa egiteko. Era berean, behar duten guztietan aldatuko zaizkie arropak.
  2. Mantenua: Mantenuaren barruan eguerdiko otordua eta merienda sar­tzen dira.
  3. Garraioa: Etxe­tik zentrorako bidaia eta itzu­lerakoa har­tzen ditu. Zerbi­tzu hau hautazkoa da.
  4. Bana-banako Oinarrizko Arreta eta Berregoki­tze Zerbi­tzuak beren eguneroko zereginetarako:
    • Eguneroko oinarrizko zereginak egiteko lagun­tza. Jokabide-arazoak konpon­tzeko programa.
    • Erabateko balorazioa egitea eta Zain­tza Per­tso­nalen Plana presta­tzea.
  5. Osasun-zerbi­tzuak:
    • Mediku- eta erizain­tza-zerbi­tzua: Koordinazioa eta jarraipena Osakide­tza­rekin.
  6. Zerbi­tzu psikosozialak eta animazio soziokulturaleko zerbi­tzuak:
  7. Familiaren­tzako lagun­tza eta orientazio-zerbi­tzua.

Sar­tzeko baldin­tzak

Eguneko arretarako ekipamenduetara sartu nahi duten adineko per­tso­nek honako baldin­tzak bete beharko dituzte:

  1. 60 urte beteta eduki­tzea.
  2. Gipuzkoako udalerriren bateko erroldan egotea, ­gutxienez eskaera egin baino 24 hilabete lehenagotik.
    Baldin­tza hori ez dute bete beharko Gipuzkoan jaio edo eskaera egin aurreko 10 urteetan ­gutxienez 24 hilabete Gipuzkoan bizi izan direnek, baldin eta familia berriz bil­tze­agatik edo arrazoi sozialengatik eska­tzen badute.
  3. Erakunde sanitarioen lagun­tza jarraitua edo osasun publikoko neurrien premia ez eduki­tzea.
  4. Zentroan elkarbizi­tza normala izatea nabarmen erago­tziko duen jokabide arazorik ez eduki­tzea.
  5. Lagun­tza behar duen adineko per­tsona» izatea, Gipuzkoako Foru Aldundiak autonomia/dependen­tzia maila balora­tzeko duen eskalaren arabera, edo aurreran­tzean ezar­tzen den beste eskalaren baten arabera.

Eskaera, balorazio eta ebazpenerako prozedura

Prozedura hau Gipuzkoan per­tsona adinduen­tzat plazak lor­tzeko arauak ezar­tzen dituen apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldin­tzei lotuta egongo da.

Eskaerak eska­tzailea bizi den herriko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuetan aurkeztu behar dira.

Eska­tzaileak baimena emango die Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari berari buruzko datuak egiaztatu edo eska­tzeko egin behar dituzten kudeaketak egiteko.

Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuek Gipuzkoako Foru Aldundira honako agiri hauek bidaliko dituzte: Eskaera-orria beteta, gizarte- eta familia-balorazioa eta eska­tzailearen egoera ekonomikoari buruzko datuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Depar­tamentuak, arrazoiak emanez, ebazpena emango du, eskaera onartuz ala ukatuz. Ebazpen horren aurka Gora ­Jotzeko Errekur­tsoa jar daiteke Foru Diputatuak erabaki dezan.

Ordutegia eta egutegia

Ordutegia:

Zentroa 9:30ean irekiko da lanegunetan, eta zerbi­tzua 17:30ean ­itxiko da.

Asteburuetan eta jaiegunetan, 10:30ean ireki eta 17:30ean ­itxiko da.

Garraio-zerbi­tzua behar duten erabil­tzaileen sarrera eta irteerako ordutegia aldatu egin daiteke jarritako garraio txan­daren arabera.

Bazkaria 12:30etik 13:30era bitartean izango da. Ordutegi horretatik kanpo merienda bakarrik emango da.

Atse­den-orduak 14:00etatik 15:30era artekoak izango dira lanegunetan eta 14:00etatik 15:00etara artekoak asteburu eta jaiegunetan, eta hori errespetatu egin beharko da atse­denerako gelan.

Egutegia:

Zentroa urte osoan egongo da irekita, astelehenetik igandera, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik.
Urtero, zentroaren egutegia emango zaie erabil­tzaileei.

Sarrera eta egoki­tza­pen-aldia.

  1. Zentroan sar­tzea onar­tzean, erabil­tzaileak adierazitako egunean joan beharko du zentrora edo beranduenera ere hitzar­tutako sarrera-egunetik 2 eguneko epean.
  2. Epe horretan zentrora sar­tzen ez bada erabil­tzaileari ego­tzi dakiokeen arrazoiren batengatik, erabil­tzaileak beste 3 eguneko epea izango du sar­tzeko. 3 egun horiek plazaren erreserbako egun bezala kontatuko dira, eta erabil­tzaileak «plazaren erreserba» kosta­tzen dena ordaindu beharko du. 5 egun pasa eta bidezko arrazoirik gabe interesatua oraindik ez bada zentrora sartu, izapidetutako txos­tenaren arabera eskuratu dituen eskubideei uko egiten diela ulertuko da.
  3. Baldin­tza bereziengatik erabil­tzailea ezin bada zentrora sartu ezarritako egun edo epean, interesatuak eguna alda­tzea edo sar­tzeko epea luza­tzea eskatu ahal izango du, Udalaren Gizarte Zerbi­tzuekin beste egun edo epe bat adostuta, eta aurretik akordioa lortuta Gizarte Politikarako Departamentuarekin. Hala ere, egoerak hala eska­tzen badu, plaza hori eska­tzaileen zerrendako beste per­tsona bati eman ahal izango zaio, eta epe barruan sartu ezin izan den per­tsona lehenengo geratuko da eska­tzaileen zerrendan, beste plaza bat libre noiz geratuko zain.
  4. Zentroan sartu aurretik edo bestela sar­tzeko egunean bertan, zentroak erabil­tzaileari eta bere familiari edo bere arretaz ardura­tzen den per­tso­nari jakinaraziko dio zein arauk zuzen­tzen duten zentroaren fun­tzionamendua, erabil­tzaileak uler­tzeko hizkun­tzan eta moduan. Erabil­tzaileak onartu egin beharko ditu arauak zentroan sar­tzeko.
  5. Erabil­tzaileak zentroan sartu eta hurrengo bi hilabeteetan, zentroaren ezaugarri eta fun­tzionamendura eta erabil­tzaile guztien arreta eta ongizaterako ­gutxieneko elkarbizi­tza-ohituretara egoki­tzeko aldian egongo dira. Zentroaren zuzendari­tzak edo bere izenean erabil­tzailearen erreferen­tziako per­tso­nak uneoro komentatuko dizkio sor­tzen diren arazoak, eta beharrezko konponbideak bilatuko dira erabil­tzailea ondo egoki­tzeko.
  6. Erabil­tzailearekin konponbideak bila­tzen saiatu ondoren, ikusten bada zentrora ez dela egoki­tzen edo zentroak ez dituela erabil­tzailearen premiak bete­tzen, zentroaren zuzendari­tzak Beasaingo Udalari (zentroaren titularrari) jakinaraziko dio. Beasaingo Udalak egoera ebaluatu eta eba­tziko du Gizarte Politikarako Departamentuarekin batera.
  7. Erabil­tzaileari eta bere legezko ordezkariei hartutako ebazpenaren berri eman ondoren, 10 eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.
  8. Gizarte Politikarako Departamentuak eta Beasaingo Udalak alegazioak aztertu eta beharrezko erabakia hartuko dute. Erabil­tzaileak zentroa uztea erabakiz gero, ordezko aukera bat proposatuko zaio.

Erabilera-araubidea

Justifikatutako arrazoiengatik erabil­tzailea zentroan ez dagoenean (ospitaleratuta, gaixorik edo oporretan), plaza erreserbatuko zaio, eta ezarritako kuotaren %75 aplikatuko zaio.

Erabil­tzailea zentroan ez dagoen zazpigarren egun naturaletik aurrera aplikatuko zaio plazaren erreserba.

Ospitalean edo oporretan egoteagatik ezar­tzen den plazaren erreserba aurreneko egunetik aplikatu ahal izango da, beti ere astebete aurretik jakinarazten bada.

Plaza erreserba­tzeko gehieneko denbora hiru hilabetekoa izango da.

Zentroan ez egoteko arrazoiak zentroko zuzendari­tzari jakinarazi beharko zaizkio, eta baita itzul­tzeko data ere.

Erabil­tzaileen eskubideak eta betebeharrak

Eguneko Zentroko erabil­tzaileek eskubide hauek izango dituzte:

  1. Zentroan sartu eta lagun­tza jaso­tze­koa, beren sexu, arraza, erlijio, ideologia edo beste edozein baldin­tza per­tso­nal edo sozialengatik baztertuak izan gabe.
  2. Erabil­tzaileei interesatu edo eragin dakiekeen edozein gairen inguruan informazioa jaso­tze­koa eta kon­tsulta­tze­koa.
  3. Beharrezko lagun­tza jaso­tze­koa, zuzentasunez, errespetuz eta erabil­tzailea ulertuz, banaka eta era per­tso­nalizatuan.
  4. Erabil­tzailearen intimitatean eragina duten datu per­tso­nalak sekretupean trata­tze­koa.
  5. Beren intimitatea errespeta­tzeko eskubidea, inkonti­nen­tzia arazoak egoki trata­tzea bermatuz, baina­tze­rakoan erabil­tzaileen intimitatea zainduz eta beste per­tso­nekin harremanak izateko askatasuna errespetatuz, besteak beste.
  6. Zerbi­tzuen fun­tzionamenduari buruzko proposamenak edo erreklamazioak edo zerbi­tzuak hobe­tzeko proposamenak zuzendari­tzari helaraztekoa eta horien inguruko eran­tzuna jaso­tze­koa.
  7. Norbere borondatez zerbi­tzuak ez erabil­tze­koa edo zentroan ez gera­tze­koa.
  8. Erraz uler­tzeko moduko hizkun­tzan eskubide hauen berri izatekoa eta eskubideak betearazteko bideen berri izatekoa.

Eguneko Zentroko erabil­tzaileek honako betebeharrak izango dituzte:

  1. Eguneko Zentroko barne-arautegian ezar­tzen diren erabilera-arauak jakitea eta bete­tzea.
  2. Errespetuz, toleran­tziaz eta lankide­tzaz joka­tzea, elkarbizi­tza ahalik eta egokiena izateko.

Fun­tzionamendu-arauak

  1. Gaixotasunak harrapa­tzeko arriskua dagoenez, garran­tzi­tsua da osasun-arau ­batzuk zain­tzea eta derrigor bete­tzea:
    Ez zaio zentroan sar­tzen ­utziko honako baldin­tza­ren bat duen erabil­tzaileari:
    • Zikinkeria eta garbitasunik ez izatea.
    • Sukarra.
    • Nekea.
    • Mukositatea eta/edo odola duten beherakoak.
    • Gonbitoak.
    • Jokabide arazoak edo beste era bateko arazoak, erabil­tzaileen­tzat eta/edo zentroko langileen­tzat arriskua badakarte.
  2. Erabil­tzailearen osasuna zain­tzeko erabil­tzaileak euskarriren bat behar duela zehazten eta/edo balora­tzen bada, familiarekin adostuko da, eta jakinaren gainean edukiko da beti, ahal izanez gero aldez aurretik.
  3. Familiaren ardura izango da erabil­tzaileari medikuarengana lagun­tzea, errezetak, erosketak etab.
  4. Medikuaren aginduz ospitalera­tzea beharrezkoa denean, familia arduratuko da horretaz.
  5. Zentroak ikusten badu erabil­tzaileen osasun fisikoa eta/edo buruko osasuna okertu egin dela, familiari jakinaraziko dio eta zein neurri hartu beharko den baloratuko du (medikuarengana bisita egitea, ­etxera itzul­tzea). Larrialdi kasuetan, zentroak larrialdi medikoen zerbi­tzuari abisatuko dio eta ezarritako prozeduraren arabera jokatuko du.
  6. Erabil­tzaileak emango dizkio zentroari bai behar dituen botikak bai pixoihalak ere.
  7. Erabil­tzailearen osasunean eta medikazioan aldaketaren bat egon bada, zentroari jakinarazi beharko zaio eta dagozkion txos­tenen kopiak eman beharko zaizkio.
  8. Ospitaleratuta egon ondoren, medikuaren alta-txos­tenaren kopia eman beharko zaio zentroko zuzendari­tzari.
  9. Zentroko zuzendari­tzak zentroan bertan eta garraio-zerbi­tzuan emandako arretaren ardura bakarrik hartuko du.
  10. Guztiz debekatuta dago zentroko langileei eskupekoak eta opariak ematea.
  11. Ahal dela, lagunen eta familiakoen bisitak ­etxean egingo dira. Ezinezkoa bada, zentroan egin ahal izango dira, ostiraletan, 16:15etik 17:00etara, aurretik zuzendari­tzari jakinarazita.
  12. Zentroak, erregistro-­fitxen bitartez, gai hauen berri emango du astero: Jarduerak, janaria, jarrera, jokabidea, harremanak, medikazioa eta azalpenak.
  13. Zentroko erabil­tzaileak jarritako menuetara egokituko dira. Jatekoa berdina izango da denen­tzat, medikuak bestelakorik agindu ezean. Kasu horretan, zentroak agindutako menua berma­tzen saiatuko da.
  14. Zentroko zuzendari­tzak ida­tziz edo telefonoz jakinarazi beharko du erabil­tzaileak zentrora zein gauza eraman behar dituen (alda­tzeko arropa, garbi­tzeko elementuak etab.), bai zentroan sar­tzeko unean bai ondorenean ere.
  15. Norberarenak bezala zainduko dira zentroak uzten dituen altza­riak, tresnak eta gainerako gauzak.
  16. Udaleko eta zerbi­tzua kudea­tzen duen enpresako ordezkariek osaturiko jarraipen-­batzorde bat eratuko da arautegi honetan jaso ez diren alderdiei irtenbidea aurki­tzeko.

Baja-arrazoiak

  • Borondatezko baja.
  • Zentroko gainerako erabil­tzaileekin bizi­tzeko ezintasuna.
  • Ezgaitasun-maila alda­tzea. Arreta espezializatuagoaren premia izate, beti ere zentroak ezin badu eman arreta hori.
  • Beste zerbi­tzu eta/edo udalerri batera alda­tzea.
  • Dagokion ekarpen ekonomikoa ez ordain­tzea. Kasu horretan, zerbi­tzua eteteak ez du esan nahi zerbi­tzua kudea­tzen duen erakundeari ordura arte egindako zorrak ordain­tze­tik aske geratuko denik.
  • Herio­tza.
  • Diziplina-arrazoiagatik.

Erreklamazioen, iradokizunen eta kexen sistema

Eguneko Zentroak iradokizunen gutunon­tzia eta erreklamazioen liburua edukiko ditu, kexen eta hartutako neurrien erregistroa berma­tzeko.

Hutse­giteak, zehapenak eta errekur­tsoak

Zentroko elkarbizi­tza normala eragoztea, elkarbizi­tzari kalte egiten dioten ekin­tzak egitea eta adinekoek beren betebeharrak ez bete­tzea hutse­gite­tzat hartuko da, eta administrazio- eta zigor-zehapenak jarri ahal izango dira, legezko beste eran­tzu­kizunen artean.

A. Hutse­giteak:

Arinak:

  • Elkarbizi­tzako eta elkarrenganako errespetuko arauak ez bete­tzea, ezinegonak sortuz adinekoen artean edo zerbi­tzuko langileen artean.
  • Instalazioak eta zentroko bitartekoak egoki ez erabil­tzea edo zentroko jarduerak nahastea.
  • Edozein eratako liskar eta sesio edo borroka eragitea edo horietan parte har­tzea.

Larriak:

  • Hutse­gite arinak behin eta berriro egitea, urtebetean egindako hirugarrenetik abiatuta.
  • Elkarbizi­tzako arauak askotan ez bete­tzea, ezinegona sortuz zentroan bertan.
  • Beste erabil­tzaileak edo zerbi­tzuko langileak irain­tzea, biraoak esatea edo beste edozein errespetu-falta egitea.
  • Adinekoei, zentroari edo zerbi­tzuko langileei ondasunak edo edozein eratako objektuak lapur­tzea.
  • Txos­teneko datu per­tso­nalak fal­tsu­tzea edo datuak ezkuta­tzea edo gauza bera egitea zentroko edozein prestazio edo zerbi­tzu jaso­tzeko eskubidearen inguruan.

Oso larriak:

  • Hutse­gite larriak behin eta berriro egitea, urtebetean egindako hirugarrenetik abiatuta.
  • Adinekoei, zentroko langileei edo zentroarekin lotura daukan edozein per­tso­nari fisikoki eraso­tzea edo tratu txa­rrak ematea.

B. Zehapenak:

  • Hutse­gite arinetan: Pribatuan ­hitzez kargu har­tzea edo baita ida­tziz ere. Zentroko zuzendari­tzak jarriko ditu zehapenak, edo bestela zerbi­tzuko arduradunek, zuzendari­tza­ren izenean edo zuzendari­tza bertan ez den kasuetan.
  • Hutse­gite larrietan: Egun 1etik 7 egunera bitartean zentrotik kanpora­tzea. Zentroko zuzendari­tzak ezarriko ditu zehapenak, aurretik, zentroaren jabe den, Udalaren onespena edukita eta interesatuari ­entzunda.
  • Hutse­gite oso larrietan: 7 egunetik 30 egunera bitartean zentrotik kanpora­tzea. Behin betiko ere kanpora daiteke. Zentroko zuzendari­tzak ezarriko ditu zehapenak aurretik, zentroaren jabe den, Udalaren onespena edukita eta interesatuari ­entzunda.

C. Errekur­tsoak:

  1. Hutse­gite arinagatik ezarritako zehapenak zentroko zuzendariaren aurrean errekurritu ahal izango dira.
  2. Hutse­gite larri eta oso larriagatik ezarritako zehapenak Udalaren aurrean errekurritu ahal izango dira.

Xedapen indargabe­tzailea

Araudi hau onartu eta indarrean sar­tzen denean, indargabetuta geratuko da «Beasaingo Eguneko Zentroko Araudia», Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2000ko azaroaren 30ean argitaratutakoa.

Indarrean sar­tzea.

Araudi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

 

Azken eguneratzea: 2008/07/25