SASIETA MANKOMUNITATEKO INFORMAZIO-OHARRA

HONDAKIN ORGANIKOEN BILKETARAKO POLTSAK:

Beasainen poltsa konpostagarriak ematen dituen makina bakarra udaletxean egongo da, arkupeetan, kanpoan, liburutegi parean.

 

Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.

HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUAK:

Hondakinen bilketa zerbitzu guztiak normaltasunez emango dira, atez ateko zerbitzua barne.

Dena dela ALDAKETA bat egingo da: errefusarentzako, organikoarentzako, eta pixoihalentzako edukiontziak eta landa eremuetako birziklaguneetako ateak desblokeatu eta txartelik gabe egunero noiznahi ireki ahal izango dira alerta sanitarioa amaitu bitartean.

GARBIGUNEAK (Beasain, Urretxu, Ordizia):

Mankomunitateko hiru garbiguneak zabalik mantenduko dira baina gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atendituko dituzte soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ildo horretan, etxeko animalien (maskoten) gorpuak Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan normaltasunez jasoko dira. 

Gabiguneetan tasak ordaintzeko modua aldatuko da: tasak ezingo dira eskudirutan edo banku-txartelarekin oirdaindu. Tasak banku helbideratze bidez (ohiko erabiltzaileak) edo banku-transferentzia bidez (erabiltzaile puntualak) ordainduko dira soilik.

BULEGO OROKORRAK (Iturralde-txikiko industrialdea, 3-2. solairua. Beasain):

Bertan behera geratzen dira jendaurreko jarduerak (konpostari buruzko ikastaroak, hitzaldiak, bisitak…) eta administrazioak martxan jarraituko badu ere, jendaurreko harrera zerbitzua egokitu egingo da.

Kontsulta eta eskaera guztiak telefonoz (943 16 15 55) eta posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) atendituko dira soilik.

Datozen egunetan neurri gehiago hartu beharko balira herritarrei berriro jakinaraziko zaie.

 

Amaitzeko, Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitu eta arduraz jarraitzeko eskaera egiten zaie herritarrei.

Alarma egoera bizi dugun honetan, bakardadean eta mendekotasun egoeran bizi diren pertsonei laguntzeko bat-batean sortzen diren boluntario taldeak direla eta komeni da jakinaraztea badela martxan etxetik atera ezin diren diren pertsonen oinarrizko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak emateko antolatutako sarea.

Izan ere guztion osasuna zaintzeko eta kutsadurak ez zabaltzeko modu arduratsu eta antolatuan jokatzea beharrezkoa da. Mugimenduak mugatu behar dira. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publiko guztiek, hirugarren sektore sozialeko Sareen Sareak, Cáritasek, Gurutze Gorriak eta boluntariotza-agentziek parte hartu dute era koordinatuan, eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan antolatuko dira, Osasun Sailaren eta lehendakariaren jarraibideen arabera. 

Sortu den ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen helburua da premiarik handienak dituzten euskal herritarren premiak bideratuko dituen tresna bakar bat bultzatzea eta, aldi berean, osasun-kalteak saihestea, haientzat zein laguntzen dieten boluntarioentzat. Eginkizunak eguneroko bizitzako premiei erantzutea dira, hala nola premiazko hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta beste batzuk, betiere premiazkoak), zaborra jaisteko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako sendagaiak biltzeko, maskotaz arduratzeko (paseatzera ateratzeko edo larrialdiko albaitaritza-arreta emateko) eta geroratu ezin diren izapideak eta kudeaketak egiteko.

Boluntarioen kasuan, parte hartzeko baldintzak honako hauek izango dira: 18-64 urte izatea, osasun-arazorik ez izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea. 

Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 945-222.222 telefonoaren bidez, laguntza eskaerak jaso eta boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonen datuak ere jasoko ditu, haien parte-hartzea bideratuz. Caritasekin elkarlanean aritu nahi duenak, zuzenean 688 662773 telefonora dei dezake. DYAk ere bere aldetik 943 464622 telefonoa jarri du zaurgarritasun eta bakardade egoeran dauden pertsonen eskura aipatutako beharretarako.

Nolanahi ere, Osasun Sailaren eta lehendakariaren jarraibideen arabera garatuko da plan hau.

Euren etxeetan bakarrik edo lagunduta bizi diren 80 urtetik gorako herritarren behar eta egoeraz duela gutxi egindako azterketaren emaitzei esker, udalak identifikatuta dauka Beasaingo biztanleriaren segmentu hau

Azterketak arrisku egoeran egon litezken adineko herritarren beharren ezagutza zehatza emateaz gain konfinamendu egoera honetan informazio zehatza edukitzeko aukera eman dio Udalari euren beharrei erantzuteko

Egoera berezi honetan Beasaingo Udalaren helburu nagusia herritarren ongizatea edozeren gainetik lehentasun izaten jarraitzen du. Bereziki zaurgarritasun egoeran dauden pertsonengan arreta berezia jarria dauka. Kasu honetan adineko pertsonak dira jomuga nagusia, 80 urtetik gorako biztanleak. Egunotan banan banan telefonoz ongizate zerbitzuetako langileak harremanetan jartzen ari dira pertsona hauekin euren egoeraren berri jakin eta edonolako beharrei erantzuteko. Herritar hauei astean bitan deitzeko konpromisoa hartu du Udalak. Egungo datuen arabera, adin tarte horretako biztanlegoaren %1 dago jarraipen berezian.    

Eginkizun honetarako berebiziko garrantzia izan du joan den hilabeteetan Udalak eskatuta egindako etxez-etxeko azterketak. “A tiempo” izeneko programa iaz abian jarri izanak biztanleriaren segmentu hau identifikatuta edukitzea ekarri du. Ke-detektagailuak etxebizitzetan instalatzeko abaguneaz baliatuz, 80 urtetik gorako beasaindar guztien etxebizitzak eta euren beharren azterketa burutzeko aprobetxatu zen. Joan den urteko azaroan hasi eta otsailean bukatutako azterketak, beasaindar hauek ezagutu eta euren egoera eta beharrak zein diren identifikatuta edukitzea ekarri du. 

Denak bisitatu eta gero, 282 pertsona-etxebizitza izan ziren xede-biztanleria bezala identifikatuak , onuradunak izango direnak eta zerbitzuan parte hartzea erabaki zuten. 

Udal zerbitzuen jarraipena pertsona nagusiei

Etxeko suteak aurreikusteko zerbitzu honekin batera Pertsona Nagusien Udal Behatokia martxan jarri zen gizarte premiak edo arriskuak antzemateko etxebizitza guzti hauetan (282). Gizarte-elkarrizketa egituratuak mantenduz, zaurgarritasun egoeran aurkitzen ziren pertsonei erantzuteko eta zailtasun handiak jasaten ari zirenen bizi baldintzak hobetzen saiatzea da helburua. 

Udal Behatokiaren helburu orokorrak, alde batetik, harremanetan jarri, informazioa batu eta pertsona nagusien bizitza egoera eta ezaugarriak deskribatzea da; beste alde batetik, tratu-txarren, isolamendu edo/eta abandonu egoeran/arriskuan egon litezkeen pertsonak identifikatzea; eta beste batzuen artean, kognitibo ahalmena hondaturik duten pertsonak identifikatzea; gizarte zerbitzuekin erlazioa duten beharrizanak identifikatzea, eta beharrizan berezidun pertsonak identifikatzea. Atzemandako arriskuei zein gomendatutako neurri zuzentzaileei buruzko informazioa eman zitzaien onuradunei. 

Coronabirusak sortutako alarma egoeraren ondoren kasu guztien %1 detektatu da jarraipen berezia egiteko modukoa eta gizarte zerbitzuetako langileak eginkizun horretan dihardute krisiak irauten duen bitartean. Modu berean, telefono deien bidez  bakardade egoeran dauden adineko herritarrei astean bi bider deituko zaie egoeraren berri izateko. Edozein kontsulta edo informaziorako, Udaleko 943 028050 telefono zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi daiteke.   

Egoera honetan etxeko egonaldian irakurketa errazteko, udal bibliotekako maileguak itzultzeko epeak bertan behera geratzen dira eta liburutegi elektronikoa erabiltzeko aukeraz baliatzera gonbidatzen ditu herritarrak udal bibliotekak

Beasaingo Udalak bizi dugun egoeraren aurrean udal zerbitzuak herritarrei erraztasunez bideratzeko helburuarekin jarraituz, udal bibliotekak ondorengo neurriak hartu dituela jakinarazi nahi die erabiltzaileei:

Liburutegiko langileak bertan egongo ez direnez, maileguak lagatzeko buzoia ixtea erabaki da. Beraz maileguak itzultzeko epeak ez dira kontutan hartuko. Egoera normaltasunera itzultzean eraman ahal izango dituzte liburutegira maileguak.

Bestalde, eliburutegia erabiltzeko aukera eskaini eta gogorarazten zaie herritarrei. www.eliburutegia.euskadi.eus  helbidera joanez gero, bertan liburuak deskargatzeko aukera dago. Eskatzen den erabiltzaile zenbakia eta pasahitza ahaztuz gero, bibliotekako emailetara idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Liburutegi elektronikoaren zerbitzua erabiltzaile ez direnei ere bertara sartzeko aukera eskaintzen ari da, horretarako  honako helbidera idatzi behar dute interesatuek eta hor erraztuko zaizkie beharrezko sarbideak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Edozein argibide behar izanez gero idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetara.