Ahal den kasu guztietan etxetik lana egiteko sistema antolatu da udal langileen artean egoerak baldintzatutako erritmoan

Udalaren lehentasuna egoera ahulenean eta bulnerabilitate edo kalteberatasun arriskua dutenez arduratzea izan da eta oraindik egoera okerrenean ez bagaude ere alkateak zuhurtzia, elkartasuna, ardura eta erantzunkizuna eskatzen die herritarrei egoera honi aurre egiteko 

Egoera ahulenean eta bulnerabilitate edo kalteberatasun handiena duten kolektiboak babestea izan da lehen egunetik Udalaren ardura nagusia. Covid-19 birusa hedatu eta alarma egoera ezarri ondoren, Udalak bere giza baliabide eta materialak hasieratik herritarren beharrei erantzuteko eta zerbitzua eskaintzen jarraitzeko modurik aproposena aurkitu du.

Horretarako, ez ohiko egoera honetan, udal gobernuak Aitor Aldasoro alkatea buru, udalaren lan sistema berrantolatu du. Pertsonen zirkulazioa murriztu eta distantzia sozialak babes neurri bezala ezarrita, udalaren arreta pertsonala eten eta telefonoz zein idatziz dira udalarekin harremanetan jartzeko bideak: 943 028050 zenbakira deituz eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz. 

Udalaren funtzionamendua berrantolatua

Egoera honek baldintzatuta udalaren komunikazioa moldatu ere egin behar izan da eta web orria, Beasain aplikazioa eta sare sozialak dira une honetan informazioa zabaltzeko tresnak. Udal eraikinak itxita daude. Hala ere bertan jarraitzen dute lanean udaltzaingoa, garbiketako langileak -kaleak eta joan-etorri handieneko lekuak desinfektatzen- eta brigadako langileak. Udaltzaingoa berrantolatu egin da asteko zazpi egunetan udalerriko zaintza lanak indartzeko. Segurtasun neurri guztiak hartuta, distantzia sozialak mantenduz eta babeserako baliabideak erabiliz bere lanean diardute -azken egunotan salaketak eta isunak jartzen hasiak dira-. Gainontzeko udal langileak etxetik telelana burutzen ari dira. 

Udaleko bilerak, komunikazioak eta orohar harremanak telematikoki burutzen ari dira. Martxoan ez da udalbatzarik burutuko eta apirilekoari dagokionez udal gobernua gaiak lantzen ari da normaltasunez telematikoki udal jarduna ez eteteko. Alkatea etengabeko harremanean dago udal zerbitzuekin, udalerriko hainbat eragileekin, osasun agintariekin, segurtasun sailarekin eta informazioa udal alderdietako bozeramaileei helarazten.  

Arrisku egoeran daudenak babestuz

Une honetan eta gaixotasunaren hedapena gorenera iritsi ez bada ere, konfinamendua eta etxean egoteko agindua ezarri zenetik Udaletik alkateak arau eta neurriak betetzeko herritarrei ardura, elkartasuna eta erantzunkizuna eskatzen die gure adinekoen osasunagatik, babesagatik eta haiekiko elkartasunagatik. Osasun agintariekin partekatutakoaren arabera, Beasain eta Goierri oraingoz ez daude herri eta eskualde okerrenen artean Euskal Autonomi Erkidegoan baina zuhurtziaz egoerak okerrera egingo duenaren ustearekin ari da lanean udala, neurriak ezartzen eta egunerokoan beharrezkoak diren erabakiak hartuz.   

Lehen unetik 80 urtez gorako herritarrak eta etxe babestuetako bezeroekin harremana mantentzen du telefono bidez Udalak. Astean bitan deitzeko konpromisoari eusten dio eta lan hori bideratzeko ongizateko langileez gain beste sail batzuetako langileekin indartu da egiteko hau. 360 dei inguru egiten dira eta eskaerak luzatu dituzten bi kasu bakarrik atzeman dira oraingoz. 

Arangoiti egoitzan dauden 90 egoiliar eta etxez etxeko laguntza jasotzen duten 14 pertsona ere arreta bereziz jarraitzen ditu Udalak. Kutsatutako kasurik ez dago oraingoz. Udalak maskarila eta eskularruz berriki hornitu ditu bi eremu hauetan lanean dabiltzan langileak. Era berean, gaur goizean hasi dira suhiltzaileak Arangoiti egoitzako aretoak desinfektatzeko lanak burutzen. Honi lotuta aipatu 65 urtetik gorako herritarrei gutun bat bidaliko zaiela udalarekin harremanetan jartzeko informazioa eta hainbat gomendio jakinaraziz. 

Kultur ekitaldiak eta jaiak 

Dekretu aginduz bertan behera geratu ziren ostalaritza eta gizarte jarduera guztiak. Halaber azoka eta udal agendan zeuden ekitaldiak. Alarma egoerak dirauen artean hala mantenduko da gutxienez apirilaren 12a arte, udalak itxita ditu udal azpiegitura eta aretoak. Kasuan kasuko irtenbideak ematen ari da Udala. Azokaren kasuan adibidez, zenbait ekoizleen produktuak babespeko etxeetako bizilagunei bideratu zaizkie.

Aurrera begira programatutako edo antolatzear zeuden hainbat ekitaldi airean geratzeko arrisku horren aurrean alkateak osasun krisi honek sortutako egoeraren baitan erabakiko direla adierazten du; “Loinatz jaiak ez dira etenda geratuko koronabirusak hortara behartzen ez gaituen bitartean. Ez dira ohiko Loinatz jaiak izango ekitaldi eta artisten kontratazioak geratuta daudelako baina jaiak berrantolatzeko herriko elkarte eta eragileekin batera birsortu egin beharko dira Loinatz jaiak”.

Udal gobernuak alkatearen ahoz, orain artean herritarren jarrera eskertu nahi du. Orain arte bezala elkartasuna, ardura eta erantzunkizuna eskatzen zaie egoera honek iraun bitartean, helduengatik eta guztion osasunagatik, guztion borondatearekin bateginik aurrera egingo dugulako. 

aitorAitor Aldasoro alkatea lanean telematikoki

Sasieta mankomunitatetik adierazten dute koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoak 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen dela bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Halaber, deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ditzaten.

Gogoratu Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneak irekita daudela baina gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atenditzemn dituztela soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.

COVID-19 dela eta, etxeko hondakinekin zer egin behar den adierazi dute Sasieta mankomunitatetik

Bi egoera posiblen artean hauek dira jarraibideak:

Positiborik gabeko edo bakartuta/berrogeialdian ez dauden etxebizitzetan, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

Eta etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan ordea, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko dira. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan.

Etxean kutsatuta dagoen pertsonak neurri hauek bete behar ditu (iturri: Eusko Jaurlaritza)

2020ko martxoaren 15eko 00:00etatik aurrera, Espainiako estatuaren lurralde osoa Alarmako egoeran dago, COVID-19k eragindako osasun-krisiak eraginda, eta, besteak beste, lurralde horretan pertsonen zirkulazio askeari eragiten dio. Hori guztia martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan dago araututa, eta haren artikuluen zati bat eransten da:

  1. artikulua. Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
  1. Alarma egoeraren indarraldian, jendeak erabilera publikoko errepide edo espazioetan zehar bakarrik zirkulatu ahal izango du jarduera hauek burutzeko, eta horiek banaka egin behar dira, ezintasunak, adingabeak, adinekoak edo bestelako arrazoiren batengatik izan ezean justifikatuta:

a) Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen beharrekoak erostea.

b) Osasun-zentro, zerbitzu eta establezimendutara joatea.

c) Lanerako, lanbide edo enpresa-prestazioa egiteko lantokira joatea.

d) Ohiko bizilekura itzultzea.

e) Adinekoak, adingabeak, menpekoak, ezinduak edo bereziki ahulak diren pertsonak artatu eta zaintzea.

f) Finantza eta aseguru-erakundeetara joatea. g) Indar nagusia edo beharra dela eta.

h) Antzeko izaera duen beste edozein jarduera.

 

  1. Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolindegietan edo zerbitzuguneetan sartzeko erabilera publikoko bideetan ibilgailu partikularrak ibiltzeko baimena emango da.

LAGUNTZA ESKATZEN DA