Alarma egoerak baldintzatuta eta irauten duen bitartean, osoko bilkurak eta organo kolegiatuen bilerak telematikoki egiteko proposamena onartu da aho batez 

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz udalerriari zerbitzua eskaintzen dioten zerbitzu-kontratuen eteteak aztertu eta onartu dira 

Koronabirus gaitz kutsakorrak eragin duen konfinamenduak, Beasaingo udalaren funtzionamendua eta lana baldintzatu du lehen unetik. Egoera honetan udalak bere baliabide guztiak baldintza hauetan lan egitera bideratu ditu. Hala gertatu da udalbatzaren osoko bilkurei dagokionez eta hargatik alarma egoera honen barruan burutu den lehen bilkura telematikoa bideokonferentzia bidez burutu da. Bilkura ezohikoa izanda bi puntu zeuden eguneko gai zerrendan. 

Aztertzeko lehen puntua, COVID-19k sortutako alarma-egoerak irauten duen bitartean, kide anitzeko organoen bilkurak (osoko bilkura, tokiko gobernu-batzarra, batzorde informatiboak eta kontratazio-mahaiak) modu telematikoan bideokonferentzia bidez egiteko alkatearen proposamena aho batez onartua izan da.

Zerbitzu-kontratuen eten osoak edo partzialak  

Bigarren puntuan, Udalak kontratatuak dituen zerbitzuei buruzko egoera izan da aztergai. Zerbitzu-kontratu administratiboak eteteko eskaera jaso da kontrastisten aldetik, kontratu batzuk osorik eta beste batzuk partzialki, gauzatzea ezinezkoa bihurtu delako. Hori horrela, kasu bakoitzean udalbatza osoak erabaki hauek hartu ditu aho batez.

Honako zerbitzu-kontratu hauek ez dira etengo: Beasaingo udalerriko kaleak, bideak eta antzekoak garbitzea, udal eraikinak eta lokalak garbitzeko zerbitzua eta Beasaingo Udalaren eta bere erakunde autonomoen aseguru pribatuak. Funtsezko zerbitzuak direla eta onartu da proposamena.

Beste zerbitzu-kontratu hauen kasuan etendura partziala deklaratzea erabaki du udalbatza osoak; Igartzako monumentu-multzoaren ustiatzea, adinekoentzako Loinatz eguneko zentroa kudeatzeko zerbitzua eta Beasaingo udalerriko etxez etxeko laguntza zerbitzua eta Loinazko San Martin plazaren beheko aldean, dagoen lokala ostalaritzarako erabiltzeko ustiatzea.

Gobernu batzordeak osoko bilkuraren ondoren burututako bilkura telematikoan, kontratazio organo gisa erabakitzea dagozkion kontratuen etete oso edo partzialei buruzko erabakiak hartu ditu. Etetea erabaki diren kontratuak, isunen errekaudazioa eta errekaudazio exekutiboa eta TAO zerbitzua izan dira. Eten ez direnak aldiz, Hizkuntza Errefortzurako zerbitzua (on line ematen ari dira), Kale Hezitzaileen zerbitzua, Adinekoen etxeetako arriskuak antzematea eta su detektagailuak jartzeko zerbitzua, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra gauzatzeko zerbitzua, aholkularitza urbanistikorako zerbitzua eta karpak muntatzeko zerbitzua izan dira. Eta azkenik partzilaki eten diren kontratuak Usurbe zinemaren kudeaketa eta udalerriko parke,lorategi, berdegune eta bide-zuhaitzak mantentzeko zerbitzuaren kontratua dira.

udalbatza telematikokialkatea telematikoki 2020 04 09 a las 14.18.42Alkatea udalbatzaren osoko bilkura telematikoki jarraitzen

Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira.

Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:30-18:30.

Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.

Garbiguneek gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atendituko dituzte soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.

Gure herrian indarkeria matxista sufritzen duten emakumeei segurtasuna eta babesa eskaintzeko, Beasaingo Udalak herriko farmaziekin elkarlanean,"Maskara 19" kanpainarekin bat egin du, .

Ekimena, indarkeria matxista pairatzen duen eta laguntza eskatu behar duen edozein emakumeri zuzenduta dago eta herriko farmazietan "Maskara 19" bat eskatuz, modu seguruan lan egin ahal izango dute. Alarma seinale honen aurrean, farmazilariek jarduteko protokoloa martxan jarriko dute emakumea SATEVIko profesionalekin harremanetan jarriz.

Horrela, talde espezializatu bat biktimarekin harremanetan jarriko da eta, behar izanez gero, leku seguru batera eramango dute. Gainera, anonimatua bermatuko da, laguntza eskatzen duen emakumearena zein laguntza eman dion farmaziarena.

Bestalde, Beasaingo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, aholkularitza juridiko eta psikologikoko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du. Zerbitzu horiek telefonoz eskaintzen dira, eta hitzordua eskatu behar da 943 02 80 50 telefonoan (goizeko 08:00etatik arratsaldeko 14:00etara) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

MASKA19

Gaur egun, koronabirus gaitzak jota lau pertsona dira hildakoak Arangoiti adinekoen egoitzan. Asteburu honetan, 86 eta 88 urteko bi pertsona hil dira gaixotasunak kutsatuta eta aurretik hildako biei batu zaizkie.

Orain arte egindako proben arabera, koronabirusaz kutsatutako hamar kasuetatik lau hil dira. Gainerako sei pertsonetatik bi Donostian daude (bat Donostiako Ospitalean eta bestea Gurutze Gorrian) eta beste laurak Arangoitin isolamendu egoeran. Egoitzako langileei dagokionez, lau dira positibo eman dutenak, eta horietatik bi lanera itzultzear daude.

Beasaingo Udalak, orain arte egin duen bezala, kandela pizte herrikoia egitera gonbidatzen ditu herritarrak gaur 21: 00etan, herrian koronabirusaren ondorioz hildako pertsonen oroimenez.

Osasun alerta eta alarma egoerak dirauen artean egoitzako bisita-erregimenak itxita jarraitzen du eta osasun-agintariek kasu hauetarako protokoloak agindutako isolamendu-neurriak mantentzen dira.