Euskaraldiarekin duen konpromisoarekin jarraituz, konfinamendu egoeran abian jarritako kanpainari atxikimendua adierazi eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu

Beasaingo Udalak euskararen ezagutza eta sustapena Beasainen bultzatzeko duen konpromisoa bere helburu estrategikoen artean dagoela jakinik, Euskaraldiaren ekimen berri hau auspotu eta zabaltzeko helburuarekin bat egin du. Hori horrela, udaletxeko plazaren kioskoan koloretako puntuak dituen pankarta jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimenari atxikiz, iragarri eta zabaltzeko. 

COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Horregatik, proposamena hizkuntza ohiturak etxetik aldatzea da. 

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik gertukoekin diren harremanetan hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dena. Horrela etxetik hasiko da prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.

Praktika aldi horretan  egunero bideo edo pilula bat proposatuko dutela praktikan jartzeko eta hori sare sozialetan, e-mailez eta abar zabalduko da herrian. Lan horretan Beasaingo Euskaraldiak badauka Facebooka.

Beasaingo Udalak praktikaldi kanpaina honetan parte hartzera animatzen ditu Beasaingo herritarrak. 

etxealditikeuskaraldira udala

Hainbat administraziok indarkeria matxista jasaten edo jasan ahal duten emakumeei eskaintzen dituzten ohiko baliabideez gain, Beasaingo Udalak 688768608 whatsapp zenbakia aktibatu du, berdintasun sailak kudeatuta, laguntza edo informazioa eskatzeko. Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 17: 00etara izango da.


Hori ez da udal baliabide bakarra; izan ere, Gizarte Zerbitzuen Sailak 943028050 telefono zenbakia mantentzen du kasu horietarako. Zenbaki honetan zerbitzua astelehenetik ostiralera eskaintzen da, goizeko 7: 00etatik 14: 00ak arte. Laguntza eskatzeko eskuragarri dauden beste baliabide batzuk ere gogoratu nahi ditugu, hala nola Udaltzaingoa (943028080), Larrialdiak (112), Ertzaintza (943538820) eta, bereziki 900840111 telefono-zenbakia, 24 ordukoa, Eusko Jaurlaritzak eskeinitako zerbitzu espezializatua eta telefono fakturan dei-arrastorik uzten ez duena.

Zurekin gaude, indarkeria matxista elkarrekin gelditzen dugu

Whatsapp zerbitzua eus

2020ko Loinatz jaiak bertan behera geratu dira koronabirusaren pandemiak hala behartuta. Erabakia ofiziala gaur eman da jakitera Herritarren Batzordean eta udal alderdi guztiak bat etorri dira hartutako erabakiarekin. Osasun-alarma egoera eta konfinamendu epea luzatuko zela ezagutu ostean, garbi geratu da jende-pilaketak gertatzen diren ekitaldiak burutzea ezinezkoa dela. Ondorioz eta egoera bere onera etorriko ez denez epe laburrean, jaiak ez ospatzeko erabakia ofizialdu da.

Hori dela eta, kultura saila Xabier Matarranz zinegotziaren bitartez, harremanetan izan da udalerriko elkarte, gizarte eragile, herri ordezkari eta jai batzordeko kideekin, erabakiaren berri emateko. Jaietarako hilabete falta den arren, ez dira ospatzeko baldintza egokiak ematen.

Erabakia espero bazen ere, tristura sortzen du ezpairik gabe. Beasain eta bere jaiak ez dira salbuespena izan jai eta ospakizun herrikoiak bertan behera geratzen ari diren honetan.

Aurten urtea amaitu aurretik jairik edo beste ospakizunik izango den edo ez, ez dago jakiterik. Pandemiaren bilakaerak eta garaian garaiko arduradun eta agintarien erabakiek marraztuko dute jarraitu beharreko bidea.

Konfinamendu egoera ezarri zenetik liburutegi elektronikoan Beasaingo erabiltzaile eta maileguen kopurua laukoiztu da

Eliburutegian (liburutegi elektronikoan) martxoan izandako datuak jaso berri ditu Beasaingo udal liburutegiak. Bertan, izan ditugun erabiltzaile berriak, gure bazkideek egindako maileguak eta online zinemak erregistratutako datuak azaltzen dira. Martxoaren bigarren hamabostaldian, hots alarma egoerak eragindako konfinamendu agindua eman zenetik datuak modu ikusgarrian handitu dira. 

Horrela bada, lehen hamabost egunetako kopuruak kontutan hartuta, maileguei dagokionez bataz beste eguneko 80 mailegu burutu ziren. Bigarren hamabostaldian berriz 264. Erabiltzaile kopuruari erreparatuz, 23 erabiltzaile zenbatu ziren eta bigarren hamabostaldian 125. Kopuru hauek agerian uzten dute egoera honetan Eliburutegiak (on line bidezko liburutegi elektronikoak) eskaintzen duen zerbitzuaren gorakada ikusgarria eta ondorioz zerbitzu honek izaten ari duen garrantzia.

Hau aprobetxatuz, eliburutegia erabiltzeko aukera eskaini eta gogorarazten zaie herritarrei www.eliburutegia.euskadi.eus helbidera joanez, bertan liburuak deskargatzeko aukera dago. Eskatzen den erabiltzaile zenbakia eta pasahitza ahaztuz gero edo edozein argibiderako, bibliotekako emailetara idatzi besterik ez dago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Liburutegi elektronikoaren zerbitzuaren erabiltzaile ez direnei ere bertara sartzeko aukera eskaintzen da, horretarako  honako helbidera idatzi behar dute interesatuek eta hor erraztuko zaizkie beharrezko sarbideak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Horrekin batera, Beasaingo Udal Liburutegi Zerbitzutik aurrera begirako segurtasun neurriak, lanerako protokoloak lantzeko lantalde bat osatu dute eta horretarako prestutasuna agertu ondoren, hortan ari dira lanean. 

Egoerak ahalbidetu bezain laster apalategian geldirik dauden liburu horiek guztiak ere jendearengana segurtasunez eskaintzeko  lanean (protokoloak, beharrezko egokitzapenak…) dihardute bertako langileak.