Beasaingo Udalak, Ordizia eta Lazkaokoarekin batera OGASUNAREKIN EUSKARAZ! lelopeko kanpaina jarri dute martxan. Ezohiko egoera honetan  eta aurrez aurreko hitzorduak oraingoz bertan behera geratu badira ere, 2009az geroztik urtero ohikoa den Errenta aitorpena euskaraz kanpaina zabaltzea erabaki dute beste hainbat udalerri eta erakunde publikoekin batera. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, Gipuzkoan lau urteko egitasmoa abiarazi du,  100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz izenekoa. Egitasmo horren baitan, Ogasunarekin euskaraz leloa gehitu dute aurtengo kanpainari lotutako euskarri guztietan eta Lazkaok, Ordiziak eta Beasainek ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat eginez, lelo hori bera erabiliko dute aurtengo Errenta aitorpena euskaraz kanpainan. 

Kanpainaren helburua

Kanpainaren helburua da euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua haztea eta iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz.

Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen ehunekoak urtez urte:

Urtea

Beasain

Ordizia

Lazkao

2009

8,37

8,29

15,52

2010

9,77

11,79

16,55

2011

11,42

13,49

19,24

2012

13,50

14,89

22,15

2013

14,44

16,73

23,76

2014

15,60

17,10

25,61

2015

17,49

18,19

27,01

2016

17,87

18,54

27,88

2017

18,72

19,71

27,47

2018

19,15

19,94

29,07

Errenta aitorpena ere euskaraz

Aurrez aurreko hitzorduak oraingoz bertan behera geratu badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, 2019 urteari dagokion errenta aitorpena kanpainan internet bidez aurkez daitezke aitorpenak apirilaren 15etik uztailaren 29ra bitarte, eta apirilaren 6tik aurrera etxera bidalitako autolikidazio proposamenak onar daitezke. 

Hiru bide daude aitorpena egiteko:

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua 
  3. Internet bidezkoa

Aukeratutako bidea edozein dela ere,  ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskaraz egin nahi duzula esan besterik ez duzu egin behar. Nola?

Autolikidazio proposamena

Proposamena eta gutuna ele biz jasoko dituzu, eta, onartzeko garaian, euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

Mekanizatua

Ogasuneko bulegoan hitzordua eskatzerakoan, esan Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.  Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.

Internet bidezkoa

Aholkularitza zerbitzura joatean, espresuki adierazi aitorpena euskaraz egin nahi duzula. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.

Euskarak Goierrin aurrera egin dezan nahi badugu behintzat, garrantzitsua da zergadun euskaldunak aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, gutako bakoitzak hizkuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea. Beraz, egizu euskararen aldeko aukera.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten diozu.

Zeure aukera da, OGASUNAREKIN EUSKARAZ.

Ogasunarekin euskaraz triptikoa

BEASAINfaseak ok

Beasaingo Udalak gogorarazten du, zaborraren tasa ordaintzeko epea (azken eguna apirilaren 30rako aurreikusita zegoena) etenda dagoela gainontzeko udal zerga eta tasen antzera. 

Beasaindarrei gogorarazten zaie martxoaren 17an jakitera eman zenetik, udal zergak eta tasak ordaintzeko epeak etenda daudela Covid-19 koronabirusaren hedapenaren aurrean prebentzio neurriek eragindako alarma egoera amaitu arte. 

Alarma egoera amaitzen denean, ordaintzeko borondatezko epearen azken data berria finkatuko da. Hori guztia webgunearen, udal aldizkariaren eta panel digitalen bidez jakinaraziko da.

Edozein kontsulta edo zalantza dela eta, udalarekin harremanetan jartzeko bideak: 943 028050 telefono zenbakia eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa. 

Administrazio publikoen laguntzen berri eman, beharrak antzeman eta tramitazioetan lagundu ondoren, sektore honek bizi duen egoera kritikoa arintzeko beste laguntza-ekimen osagarriak aztertzen ari da

Konfinamendua hasi eta Beasaingo denda eta ostalaritza areto gehienak istera behartu zirenetik, egoera honek merkatari eta ostalariei ekarri dizkien ondorio latzez jakitun izan da Udala. Horregatik, tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzea lehenesten du. Erakunde eta administrazio publikoek laguntzak banatzeko hartutako neurrien ondoren, Udalak, edonolako erabaki hartu aurretik, merkatari, ostalari eta autonomo guztiekin banan-banan harremanetan jarri da bakoitzaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko. Helburua, beharren diagnostikoa egitea, laguntzei buruzko informazioa eman eta nola tramitazen diren erakustea izan da. Horretaz gain, udal tasen eta zergen kobrantza etenda geratu da negozioak itxi zituztenetik. 

Hilabete honetan, udal gobernuko arduradunak (alkatea buru) merkataritza arloko ordezkariekin hainbat bilera egin dituzte, azkena aste honetan. Egindako egoeraren diagnostikoaren aurrean ateratako ondorio nagusiak ikusita hainbat erakundek (gobernuak eta diputazioa) laguntza-ildo ezberdinak irekitzen ari direla kontutan izanik (mutuak, ERTEak, alokairurako laguntzak, likideziarako % 0ko maileguak, etab.), laguntza horiek hiru ekimen posibleren bidez osatzeko aukera aztertzea da.

Beasainen erostea bultzatzea

Beasaingo merkataritzan kontsumitzeko bonuak sortzeko aukera proposatu da. Udalak tokiko dendetan gastatu beharreko bonoaren zati bat diruz lagunduko luke. Kantitateak definitzea eta forma ematea geratuko litzateke, noiz kontsumituko diren, bonoen kopuruak eta abar.

Beste proposamen bat merkataritzan oro har eskaintzen diren produktuen on-line salmentarako aplikazio bat sortzea da. Proiektu honek merkataritzaren inplikazioa eskatuko luke. Udalak aplikazio hori ezartzearen kostua bere gain hartzeko konpromisoa hartuta ere, merkataritzak elikatu eta mantendu beharko du aplikazio hori, eta denboran mantendu.

Tasak ordaintzetik salbuestea, hala nola zaborrarena sei hilabeteko epean ez kobratzea itxita egon betar izan duten merkatari establezimendu guztiei eta honez gain terrazen tasa ez kobratzea tabernei. Posible den kasuetan, eta baimendutako edukierei dagokienez doikuntza bat egongo dela aurreikusten denean, terrazen espazioa handitzeko aukera ere aztertu liteke.

Merkataritzaz gain, kultur sektorea oso kaltetua aterako da eta egoera normalizatu bezain laster hainbat kultur ekitaldiren kontratazioan laguntza beharko du.

Zehaztu gabe dauden ekimen horiez guztiez gain, garrantzitsua da behar diren babes eta segurtasun neurriak hartzea, jendea konfiantzaz egon dadin Beasainen kontsumitzen. Protokoloak argiak izan behar dira eta horretarako beharrezko baliabideak jarri beharko dira: maskarak, eskularruak eta abar. Horretarako, osasun sailek beharrezko materiala erosteko edo banatzeko ezartzen dituzten jarraibideak bete beharko dira.

Sektore hauei laguntzak eskaintzeko gaia udaleko bozeramaleen batzordean behin eta berriz izan da aztergai. Bertan, oposizioko udal taldeek beren proposamenak luzatu dituzte. Udal gobernuak harremanetan jarraituko du merkatariekin eta aurrerantzean burutuko diren bileratan erabakiko dituzte hartu beharreko ekimenak.