Sasieta Mankomunitateak jakinarazi duenez, arropa bilketaren zerbitzua berriz ere martxan izango da maiatzaren 25etik aurrera eta edukiontzi gehiago jarriko ditu zerbitzua indartzeko

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Maiatzaren 25etik aurrera (astelehena) zerbitzuari berriro ekingo zaio.

Gizarte ekimeneko EMAUS Sozietate Kooperatiboak, arropa bildu eta sailkatzen duen entitateak alegia, zera eskatzen die herritarrei:

  • Arropa platikozko poltsa itxietan sartu behar da.
  • Ahal den neurrian arropa garbitu egin behar da.
  • Oinetakoak eta arropa nor bere aldetik atera behar dira, beti ere poltsa itxietan.
  • Alfonbrarik edo brukorik ez sartu arropa edukiontzian. Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuak jasotzen ditu edo garbigunera eraman daitezke.
  • Ez sartu berrerabili ezin daitekeen arroparik: azpiko arropa, garbitasuna egiteko trapuak... Hauek errefusa bezala tratatzen dira edukiontzi/kubo grisean.

Halaber, maiatzaren 25etik aurrera mankomunitateak 30 arropa edukiontzi berri instalatzen hasiko da zerbitzua indartzeko. Helburua 1.000 biztanleko arropa edukiontzi bat ratioa lortzea da.

Arropa edukiontzi berriak Igartza Oleta, Trenbide eta Oriamendi kaleetan kokatu dira.

sasieta arropa berria Beasain Igartza Oleta 6sasieta arropa berria Beasain Oriamendi kalea 32 bus geltokiasasieta arropa berria Beasain Trenbide kalea 14 Sukia altzari denda

Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak, programak eta laguntzak egokiak izaten ari badira ere denbora honetan babes gehien behar duten herritarrak izan ditu jomugan Udalak horretarako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak bikoiztuz

Martxoaren 12an alarma egoera ezarri zenetik Beasaingo Udaleko gizarte ongizate sailak herritarrei eskaintzen dien arreta zerbitzua indartu behar izan du. Gizarte zerbitzuetatik eskaintzen diren programak, zerbitzuak eta laguntzak bere horretan mantendu dira egokiak direla ikusirik. Orohar eskainitako zerbitzuei gehitu zaien garrantzitsuena udalerriko adineko pertsonei babesa eta informazioa ematea eta koronabirusak eraginda egoera larrian daudenei laguntzea izan da. 

Beasaingo Udaleko Gizarte Ongizate saila beharraren araberako erantzuna ematen ari zaio alarma egoeraren ondorioz sortutako herritarren eskakizunei. Udaletxea itxi eta arreta presentziala eten eta gero, telefonoz eta idatziz ari dira gizarte langileak herritarrak artatzen. Gaur egun halaxe jarraitzen du arreta zerbitzuak zabalik, 943 028050 telefono zenbakira deituz eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa erabiliz. 

Adinekoak eta ahuldade egoeran daudenei jarraipena

Eratorritako krisi egoera honek ahuldade egoeran dauden herritarrak kolpatu ditu gehien eta udal zerbitzuek arreta berezia horiengan jarri dute. Lehen unetik, bakarrik edo bizikide guztiak 75 urtetik gorakoak diren etxeetara deitu eta jarraipen telefonikoa egin zaie astero (astean 550 dei). Era berean, Eguneko zentroetako erabiltzaileei eta menpekotasun prestazio ekonomikoa jasotzen dutenei jarraipen telefonikoa egiten ari zaie.

Aldi berean, sailak bere ohiko lanarekin jarraitu du; balorazio eskaerak, prestazio ekonomikoen tramitazioak, egoitza eta eguneko zentroko eskaerak, eskuhartzeekin jarraitu da era telematikoan eta koordinazio bilerak udal sail ezberdinekin egin dira. Aipatzekoa da laguntzen ordainketak egiteko atzerapenik ez dela izan Lanbide eta Foru Aldundiak emandako erreztasunari esker. 

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak bikoiztu dira 

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eta janari banaketen eskaerak izan duten gorakadari erantzuteko Udalak  horiei zuzendutako kopuru ekonomikoak handitu ditu.  GLLtarako gastuak gorakada nabarmena izan du, %100 baino gehiago igoz. Honela bada behar horretara zuzenduko den diru kopurua bikoiztu da 200.000 eurora iritsiz. Aurrera begira ere behar berriak aurreikusi eta laguntzak ematen jarraitzeko prest egongo da Udala.

Elikagaien banaketa zihurtatzeko Udalak asteroko azoka bertan behera geratu ostean, baserritar eta ekoizleen produktuak erosi eta babespeko etxebizitzetan eta etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenen artean banatu ditu.  Banaketa horren ardura, Gurutze Gorriak, Caritas eta Nagusilan elkarteetako boluntarioek dute ongizate sailetik emandako jarraibideekin. Horrez gain eta udalerriko enpresa pribatu baten ekimenera batuz, datozen hilabetetan, hilero  2.000 euro zuzenduko dira udaletik janari erosketarako. 

Beste hainbat laguntzen artean, ongizate sailak beste eginkizun hauek burutu ditu: etxean wifia ez zuten ikasleen artean 17 sim txartelen banaketa, kalean zeuden etxerik gabeko pertsonak erromesen aterpetxera eramatea eta Covid 19aren eraginez Beasainen harrapatuta geratu ziren Italiar zirkoko pertsonei bertan egoteko lekuaren lagapena. Guzti honez gain, Udalak Arangoiti adinekoen egoitzako kudeatzaile eta langileei egiten ari diren lana eskertu nahi die publikoki.

Aurrerantzean ere, Udalak Gizarte Ongizatea sailak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak herritarren eskura daudela gogorarazten du. Askoren artean, Telelaguntza zerbitzua, etxez etxeko laguntza, laguntza teknikoak, eguneko zentroa, larrialdiko etxebizitza, zaharren egoitza, babespeko etxebizitzak, menpeko pertsonentzako prestazio ekonomikoa, pertsona helduei laguntza soziala eta hezigarria emateko zerbitzua, prestazio ekonomikoak  eta udal laguntzak. Edonola ere, 943 028050 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz informazio gehiago jaso daiteke. 

Ikasle berrientzako matrikulazio epea maiatzaren 18tik 29ra irekita egongo da. Plaza mugatuak daude eta izen ematearen ordena errespetatuko da.

Informazio gehiago Musika Eskolarekin harremanetan jarriz: 943 028105 (goizeko 9:00etatik 15:00etara) eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Loinatz Musika Eskola

Maiatzak17, LGTBIfobiaren aurkako egunean, Beasaingo Udalak jendarte inklusiboa, zaintzailea eta proaktiboa aldarrikatu nahi du kolektibo honek pairatzen duen diskriminazioaren aurrean

30 urte dira, 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela. Ordutik, maiatzaren 17ak oso balio esanguratsua du lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat, kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako eta eskubideen aldeko jardueren ardatz katalizatzailea da eta.

Ehunka lagun hil dira gay, lesbiana edo transexuala izateagatik

Aurten, COVID-19aren ondorioz etxean erdi konfinaturik geratu behar dugunez, ezin izango da kalera irten manifestatzera, baina, berdin jarraituko dugu salatzen sexu eta genero aniztasunarekiko gorrotoak sortarazten dituen erasoak. Eraso horiek gure inguruan eta 70 estatutan baino gehiagotan gertatzen dira; izan ere, ILGA txostenaren arabera, sexu orientazioa kriminalizatzen da, eta horrek esan nahi du ehunka biktima hil direla, gay, lesbiana eta transexualak izateagatik.

Ezin dugu ahaztu, halaber, herrialde askotan LGTBI komunitateak diskriminazioari aurre egin behar diola mediku arreta jasotzeko orduan, Human Rights Watchek dokumentatu duen bezala. Diskriminazio horrek hainbat gaixotasun kronikoren arretan eragin dezake, eta, ondorioz, LGTBI pertsonak gaixotasun larriak izateko edo COVID-19ren ondorioz hiltzeko arriskuan egon daitezke bereziki.

Ez zaitzala LGTBIfobiak kutsatu

Beasaingo udaletik, maiatzaren 17an, jendarte inklusiboa, zaintzaile eta proaktiboa aldarrikatu nahi dugu, LGTBI kolektiboak oraindik aurre egin behar dien diskriminazio planoen aurkako borrokan eta eskubideak lortzearen alde ahaleginak batuko dituena. 

Uste dugu gizarte eragile guztien zeregina dela gizarte errespetuzkoagoa, bidezkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzea, gure lan agendetan LGTBI kolektiboarekiko konpromiso esplizituak hartuz, oraindik indarrean dauden diskriminazio planoen aurkako borrokan aurrera egin dezagun. 

Ulertzen dugu une honetan COVID-19ren gaia dela eta haren ondorioak lantzea lehentasuna direla, baina Beasaingo udaletik inoiz baino gehiago jarraituko dugu LGBTI pertsonen eta haien ingurunearen ondoan, LGTBIfobiaren aurka borrokatuz, persona guztientzat berdintasuna eta askatasuna lortu arte.