Ertzaintzarekin koordinatuta, udaltzaingoak udalerriko irteera eta sarrerak zainduko ditu

Horretaz gain, jende pilaketak, ostalaritzako ordutegia, maskararen erabilera bezalako neurriak betetzen direla ere zainduko da

Beasain perimetralki konfinatua aurkitzen da iada. Eusko Jaurlaritzaren Osasun publikoaren zuzendaritzak emandako ebazpenaren arabera, Covid-19agatik kasu positiboen inzidentzia tasa metatua 500 baino gehiago den herrietan konfinamendu perimetrala ezartzen denez, udalerritik irten edo sartzeko muga ezarrita dago. Beasainen kasu positiboen intzidentzia metatua 698,95 da gaur.  

Ondorioz eta datu hori 500dik jaitsi arte ezin izango da udalerritik irten edo sartu. Leire Artola alkateak adierazi bezala, kutsatze tasa hori jaistea guztion ardura da eta norberaren erantzukizuna da arauak betetzea. Bakoitzaren osasuna eta ondokoena dago jokoan. Halaber, osasun krisi honek eraginda, kaltetuen izaten ari den ostalaritza sektoreak bizi duen momentua kontutan izan behar genuke egoera aldatzen saiatzeko. 

Osasun publikoarekin harremanean, helburu hori lortzeko neurriak betearazteko eginkizuna hartu du Udalak. Horretarako udaltzaingoak zaintza lana areagotu du udalerrian eta honen sarrera eta irteeretan. Ertzaintza eta ondoko herrietako udaltzaingoarekin elkarlanean koordinatu da horretarako. 

Oinarrizko neurrien betetzea

Esan bezala egoera honi aurre egin eta Covid-19aren hedapenaren aurkako neurriak betetzea ezinbestekoa da. Ezarri berri dena udalerritik irten eta sartzeko debekua. Osasun publikoak argitaratutako pdf dokumentuan (203 KB) ohiko zalantza eta galderen erantzunak daude eta salbuespenetarako erantzunkizunpeko adierazpenaren eredua eskuratu daiteke lekuz aldatzeko arrazoia adierazteko. 

Alerta gorrian eta inzidentzia tasa 500dik gora dagoen bitartean, Beasainen ezarrita dauden murrizketak bete beharko dira.