Bertako egoiliarrekin batera langileak izan dira txertoa jarri dutenak  

Iritsi da Beasainera Covid 19aren aurkako txertoa jartzeko unea eta lehenak Arangoiti adinekoen egoitzako erabiltzaileak eta langilegoa izan dira. Goizeko hamarretan hasi dira txertoa jartzen eta bi ordu terdiko denboran 67 egoiliarrek eta 38 langilek jaso dute txertoa.

Nolanahi ere, langile guztiei ez diete egun berean txertoa jarriko. Segurtasun arrazoiengatik, lehenak gaurko lan-txandan daudenak izan dira eta ondoren jarriko zaie gainontzekoei ospitalean; gutxigorabehera hamar egun barru izango dira deituak. 

Lehen dosiaren txanda gaur urtarrilaren 7an izan bada, bigarrena hilaren 28an jarriko da. Gaurko txertaketa normaltasun osoz joan da. 

Adinekoak eta ahulenak babestea

Agintarientzat, Arangoiti adineko pertsonen egoitza birusaren eraginetik salbu mantentzearren egin diren ahaleginak lehentasuna izan dira pandemia hasi zenetik. Beasainen birusak gogorren kolpatu dituenak osasunez ahul zeuden adineko egoiliarrak izan dira. Hori horrela, gaitzaren eraginetik babesteko premiaren ondorioa da txertaketa eta eginkizun horretan jarri da begia. Une honetan Beasaingo Arangoiti egoitzan ez dago kutsaturik.   

Txertaketa Arangoitin 6Txertaketa Arangoitin 2

Txertaketa Arangoitin 7Txertaketa Arangoitin 3