Bere osasun egoera oso delikatua zen. Sendatu diren beste hiru pertsona Arangoitira itzuli dira

Covid 19az kutsatutako beste pertsona baten heriotzaren berri jaso da gaur goizean. Zendutakoa 93 urte zituen Arangoitiko egoiliarra izan da, eta bere osasun egoera ahulagatik beste egoitza batera bideratu zuten, Arangoiti kutsatze gehiagotatik salbu mantentzeko. Dagoeneko hiru pertsona hil dira azken egunetan koronabirusaren eraginez; lehenengoa ostiral gauean hil zen, 95 urte zituela, eta bigarrena, 79 urtekoa, igande goizean eman zen jakitera. Beasaingo Udalak bat egin du hildakoen familien saminarekin.

Berri ona da hiru egoiliar Arangoitira itzuli direla birusaren kutsaduratik sendatu ostean. Sendatze-prozesuan, beste zentro batera bideratu zituzten, eta han konfinatuta egon dira. Sendatze-aldia igaro ondoren, Beasainen daude berriro. Arangoitin ez dago kasu positiborik.