Uztailaren 6tik 20ra ia 100 haurrek hartuko dute parte bigarren hamabostaldi honetan eta orain arte bezala babes neurriak errespetatuko dira

Guztira ehun haur inguruk hasi dute Udalak herriko ikastetxeetako guraso elkarteekin eta Txilibutxof aisialdiko taldearekin elkarlanean antolatzen dituen udaleku irekietako bigarren txanda. Haur asko dira bigarren hamabostaldi honetan errepikatzen dutenak, gustora izan direnaren seinale. Txanda honetan, Haur Hezkuntzako haurrak Murumendi Eskolan elkartuko dira eta Lehen Hezkuntzakoak aldiz Alkartasuna Lizeoan.

Haseran adierazi bezala, babes eta segurtasun neurriak betez burutuko dira udalekuetako ekimen guztiak; hori horrela, haurrei tenperatu hartu, instalazioetako higienea eta garbitasuna indartu, maskarak erabili eta aldian aldiko eskuak garbitzea izango dira udalekuetan beteko diren eginkizun nagusiak. Baldintza hauek haur zein begiraleek errespetatzen dituzte. 

Beste neurrien artean ere aipatu taldeak osatzeko kopuruak murritzak izango direla eta begirale ratioa ere lehen txandan bezala mantenduko dela. 

Familien Kontziliazioan laguntzeko udal ekimena 

Beasaingo guraso zein haur eta gaztetxoei zuzendutako ekimenak modu bateratuan antolatu eta bultzatzeko, Udalak Alkartasuna Lizeoa, Andramendi Ikastola, La Salle ikastetxea eta Murumendi eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako guraso elkarteekin hasi zuen elkarlana duela urtebete. 

Lankidetza horretatik eratorri da udaleku irekiak antolatzeko egitasmoa behar zehatz bati erantzunez; covid 19ak eragindako salbuespeneko egoera honetan, eskola ikasturtea amaituta opor garaian kontziliazioan lagunduko duen udaleku zerbitzua eskaintzea.

Udala eta guraso elkarteen arteko harremana, epe luzera begira hasitako elkarlana izan da eta helburua herriko ikastetxeetako hezkuntza-komunitateak elkartzea, behar komunak aztertzea eta horiei erantzuna ematen saiatzea da. Udalak hori guztia babestu eta bideragarria egiten lagunduko du. 

Txilibutxof Aisialdi taldearekin Udalak duen elkarlanari esker Urbieta etxeko aretoa utzi zaio beraien funtzionamendurako eta antolaketarako. Oraingo egitasmoa udalekuak antolatzea izan bada ere, aurrera begira euskara eta aisialdia uztartuz Txilubutxofen dinamika indartzea aprobetxatuz elkarlanerako aukerak aztertzen jarraituko dituzte bi aldeek.