Bi Udal zerbitzuek ekainaren 3an irekiko dituzte ateak modu seguruan eta agintariek ezarritako osasun eta babes neurriez gain udaleko prebentzio enpresak egindako ikuskapenaren bermearekin
Beasaingo Udalaren eraikin eta zerbitzu publikoak babes eta neurri berezien baldintzapean berriz irekiko dituzte atea. Koronabirusaren ondorioz ezarri zen alarma egoerak eraikin publiko guztien itxiera ekarri zuen eta orain honen leuntzeak ekarritako egoera berriak zenbait baldintzekin ateak irekitzeko aukera eman du.
Honela bada, Beasaingo Liburutegia datorren asteazkenean, ekainaren 3an irekiko da. Erabilera neurriak finkatzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Osalanek liburutegientzako prestatutako protokoloa jarraitu da eta Udaleko prebentzio enpresaren ikuskapenak emandako oniritziarekin zerbitzua ematen hasiko da. Aipatu behar oraingoz, mailegu eta itzulketak egiteko aukera eskainiko zaiela erabiltzaileei; bertan irakurtzen, ikasten, eta ordenagailuetan ibiltzen egoteko aukerarik ez da izango, momentuz. Honakoak izango dira jarraitu beharreko neurriak:
- Irekiera ordutegia honakoa izango da:
- Astelehenetan: 10:00-17:00.
- Asteartetik ostiralera: 09:00-14:30.
- Eskaerak aldez aurretik egin beharko dira. Telefonoz 943 028070 zenbakira deituz eta E-mailez bi helbide hauetara idatziz; Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Liburutegiko arduradunek liburuaren bila pasatzeko hitzordua emango diete erabiltzaileei. Eskatu nahi dituzten liburuak edota ikusentzunezkoak honako helbidean kontsulta daitezke: https://www.katalogoak.euskadi.eus/.
- Liburutegian sartzeko pertsonen arteko bi metroko segurtasun distantzia gorde beharko da. Horretarako, lurrean jarrita dauden seinaleak errespetatuko dira. Gainera, maskara jantzi eta eskuak garbitu beharko dira.
- Itzultzeko diren aleak liburutegiko sarreran espresuki jarriko den kaxan utzi beharko dira.
- Erabiltzaileek liburuak eramateko poltsa etxetik ekarriko dute.
- Menpekotasun kasuetan izan ezik, erabiltzaileak banaka etorri beharko dira. Eta 14 urtetik beherakoek familiako nagusi batekin.
- Irteera lurrean jarrita dauden geziak jarraituz egin beharko da.
Igartzako Monumentu Multzoan bisita gidatuak egiteko aukera berriz ere
Bisitarien segurtasuna bermatuz, osasun, babes eta egokitzapen neurri guztiak hartuta, Igartzako Monumentu Multzoak ere, ekainaren 3an, asteazkenean, irekiko ditu ateak.
Udako ordutegiarekin irekiko dira ateak:
Asteazkenetik igandera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Egunean zehar 11:30ean, 13:00etan, 16:30ean eta 18:00etan bisita gidatuak eskainiko dira egunero talde txikietan.
Bisitaldiaren ibilbidea ere alarma egoeraren leuntze faseak ezarritako baldintzetara egokitu da beste talde batzuekin ez topatzeko, izan ere helburu nagusi eta bakarra bisitak modu atseginean eta seguruan egitea da.
Alarma egoerak dirauen bitartean eta leuntze faseak aurrera doazen einean bisita gidatu tematikoak, erakusketak eta tailerrak eskaintzeko asmoa dagu gure ondarea ezagutzera emateko asmoz.