Euskaraldiarekin duen konpromisoarekin jarraituz, konfinamendu egoeran abian jarritako kanpainari atxikimendua adierazi eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu

Beasaingo Udalak euskararen ezagutza eta sustapena Beasainen bultzatzeko duen konpromisoa bere helburu estrategikoen artean dagoela jakinik, Euskaraldiaren ekimen berri hau auspotu eta zabaltzeko helburuarekin bat egin du. Hori horrela, udaletxeko plazaren kioskoan koloretako puntuak dituen pankarta jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimenari atxikiz, iragarri eta zabaltzeko. 

COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Horregatik, proposamena hizkuntza ohiturak etxetik aldatzea da. 

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik gertukoekin diren harremanetan hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dena. Horrela etxetik hasiko da prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.

Praktika aldi horretan  egunero bideo edo pilula bat proposatuko dutela praktikan jartzeko eta hori sare sozialetan, e-mailez eta abar zabalduko da herrian. Lan horretan Beasaingo Euskaraldiak badauka Facebooka.

Beasaingo Udalak praktikaldi kanpaina honetan parte hartzera animatzen ditu Beasaingo herritarrak. 

etxealditikeuskaraldira udala