Konfinamendu egoera ezarri zenetik liburutegi elektronikoan Beasaingo erabiltzaile eta maileguen kopurua laukoiztu da

Eliburutegian (liburutegi elektronikoan) martxoan izandako datuak jaso berri ditu Beasaingo udal liburutegiak. Bertan, izan ditugun erabiltzaile berriak, gure bazkideek egindako maileguak eta online zinemak erregistratutako datuak azaltzen dira. Martxoaren bigarren hamabostaldian, hots alarma egoerak eragindako konfinamendu agindua eman zenetik datuak modu ikusgarrian handitu dira. 

Horrela bada, lehen hamabost egunetako kopuruak kontutan hartuta, maileguei dagokionez bataz beste eguneko 80 mailegu burutu ziren. Bigarren hamabostaldian berriz 264. Erabiltzaile kopuruari erreparatuz, 23 erabiltzaile zenbatu ziren eta bigarren hamabostaldian 125. Kopuru hauek agerian uzten dute egoera honetan Eliburutegiak (on line bidezko liburutegi elektronikoak) eskaintzen duen zerbitzuaren gorakada ikusgarria eta ondorioz zerbitzu honek izaten ari duen garrantzia.

Hau aprobetxatuz, eliburutegia erabiltzeko aukera eskaini eta gogorarazten zaie herritarrei www.eliburutegia.euskadi.eus helbidera joanez, bertan liburuak deskargatzeko aukera dago. Eskatzen den erabiltzaile zenbakia eta pasahitza ahaztuz gero edo edozein argibiderako, bibliotekako emailetara idatzi besterik ez dago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Liburutegi elektronikoaren zerbitzuaren erabiltzaile ez direnei ere bertara sartzeko aukera eskaintzen da, horretarako  honako helbidera idatzi behar dute interesatuek eta hor erraztuko zaizkie beharrezko sarbideak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Horrekin batera, Beasaingo Udal Liburutegi Zerbitzutik aurrera begirako segurtasun neurriak, lanerako protokoloak lantzeko lantalde bat osatu dute eta horretarako prestutasuna agertu ondoren, hortan ari dira lanean. 

Egoerak ahalbidetu bezain laster apalategian geldirik dauden liburu horiek guztiak ere jendearengana segurtasunez eskaintzeko  lanean (protokoloak, beharrezko egokitzapenak…) dihardute bertako langileak.