Etxean egotea tokatzen den garai honetan, liburuaren nazioarteko egunean ipuin kontaketa esklusiboa eta konfinamenduan irakurtzeko emakumeei buruzko liburuen proposamenak dakarzki Udalak

Koronabirusak eraginda sortu den itxialdi edo etxealdi honetan kulturak jasan dezaken eragin negatiboari aurre egiteko, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Beasaingo Udalak orain arte bezala udal agendan on line ikusi eta entzun ahal izango den ipuin kontakizuna programatu du. Lur Usabiagak ipuin kontaketa saio berezi bat eskeiniko digu, arratsaldeko 17:00etan ikusi ahal izango dena, hain zuzen ere "Mikel Liburujale" ipuina. Ipuin kontakizun hau Beasaingo Udalak esklusiboki estreinatuko du.

Era berean, Udal bibliotekatik gogora ekartzen da, egoera honetan etxeko egonaldian irakurketa errazteko, udal bibliotekako maileguak itzultzeko epeak bertan behera geratzen dira eta liburutegi elektronikoa erabiltzeko aukeraz baliatzera gonbidatuta daudela herritarrak. Bestalde, eliburutegia erabiltzeko aukera eskaini eta gogorarazten zaie herritarrei. www.eliburutegia.euskadi.eus  helbidera joanez gero, bertan liburuak deskargatzeko aukera dago. Eskatzen den erabiltzaile zenbakia eta pasahitza ahaztuz gero, bibliotekako emailetara idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Bestalde, eta berdintasuna Nazioarteko Liburuaren egunarekin lotuz, konfinamenduan irakurri ahal izateko liburu ezberdinen proposamenak dituzu jarraian, beti ere emakumeak erdigunean jarriz. 

Trikua esnatu da

Egileak: Lorea Agirre Dorronsoro, Idurre Eskisabel Larrañaga

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak. Gainera, hizkuntza eta generoa gurutzatu egiten direla badakigu, hizkuntza hautuak genero eraikuntzatik igarotzen direla eta alderantziz. Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan. Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Gela bat norberarena

Egilea: Virginia Woolf

Emakumeei eta fikzioari buruz jarduteko eskaera bati jarraiki idatzi zuen Virginia Woolfek  Gela bat norberarena  saiakera. Emakumeen genero-rolak aztertu zituen bertan, idazleak, sortzaileak eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Emakumeen idazkuntza tradizio patriarkalaren baitan hizpide hartzen duen saiakera hori 1929an argitaratu zen eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. " Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua behar du eta gela bat beretzat ".
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Archivos cósmicos

Egilea: Flavita Banana

Flavitaren pertsonaiak gure garaiko kronikak dira, baina baita, askotan, edonori bizitzea gustatuko litzaiokeen tokia ere. Bere umorea unibertsala da. Baita kosmikoa ere. Komikiaren zati bat kontsultatzeko, sakatu hemen . 

Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi

Egileak: Miriam Cameros Sierra eta Nunila López Salamero 

Ipuin modernoa, errealista, dibertigarria eta itxaropentsua da, eta hainbat emakumeren egoera erakusten duena; izan ere, egun batean konturatzen zara bizitza ez dela kontatu zizkizuten maitagarrien ipuina, naiz eta sinetsi egin momentu horretan. Testuen ironiak eta bineten adierazkortasunak emakumea arrakasta sozialarekin lotzen duten estereotipoak umorez desmuntatzeko balio dute. Ipuina eskuratzeko, sakatu hemen.

Bazen bitan, Ederra eta Piztia

Egileak: Belen Gaudes y Pablo Macías

Bazen Ederra izeneko neska gazte bat. Oraingo honetan piztiaz maiteminduko ez den Ederra, hain zuzen ere, benetako edertasuna barruan dagoela konturatuko delako.
Ipuina entzun nahi baduzu, sakatu hemen