Euren etxeetan bakarrik edo lagunduta bizi diren 80 urtetik gorako herritarren behar eta egoeraz duela gutxi egindako azterketaren emaitzei esker, udalak identifikatuta dauka Beasaingo biztanleriaren segmentu hau

Azterketak arrisku egoeran egon litezken adineko herritarren beharren ezagutza zehatza emateaz gain konfinamendu egoera honetan informazio zehatza edukitzeko aukera eman dio Udalari euren beharrei erantzuteko

Egoera berezi honetan Beasaingo Udalaren helburu nagusia herritarren ongizatea edozeren gainetik lehentasun izaten jarraitzen du. Bereziki zaurgarritasun egoeran dauden pertsonengan arreta berezia jarria dauka. Kasu honetan adineko pertsonak dira jomuga nagusia, 80 urtetik gorako biztanleak. Egunotan banan banan telefonoz ongizate zerbitzuetako langileak harremanetan jartzen ari dira pertsona hauekin euren egoeraren berri jakin eta edonolako beharrei erantzuteko. Herritar hauei astean bitan deitzeko konpromisoa hartu du Udalak. Egungo datuen arabera, adin tarte horretako biztanlegoaren %1 dago jarraipen berezian.    

Eginkizun honetarako berebiziko garrantzia izan du joan den hilabeteetan Udalak eskatuta egindako etxez-etxeko azterketak. “A tiempo” izeneko programa iaz abian jarri izanak biztanleriaren segmentu hau identifikatuta edukitzea ekarri du. Ke-detektagailuak etxebizitzetan instalatzeko abaguneaz baliatuz, 80 urtetik gorako beasaindar guztien etxebizitzak eta euren beharren azterketa burutzeko aprobetxatu zen. Joan den urteko azaroan hasi eta otsailean bukatutako azterketak, beasaindar hauek ezagutu eta euren egoera eta beharrak zein diren identifikatuta edukitzea ekarri du. 

Denak bisitatu eta gero, 282 pertsona-etxebizitza izan ziren xede-biztanleria bezala identifikatuak , onuradunak izango direnak eta zerbitzuan parte hartzea erabaki zuten. 

Udal zerbitzuen jarraipena pertsona nagusiei

Etxeko suteak aurreikusteko zerbitzu honekin batera Pertsona Nagusien Udal Behatokia martxan jarri zen gizarte premiak edo arriskuak antzemateko etxebizitza guzti hauetan (282). Gizarte-elkarrizketa egituratuak mantenduz, zaurgarritasun egoeran aurkitzen ziren pertsonei erantzuteko eta zailtasun handiak jasaten ari zirenen bizi baldintzak hobetzen saiatzea da helburua. 

Udal Behatokiaren helburu orokorrak, alde batetik, harremanetan jarri, informazioa batu eta pertsona nagusien bizitza egoera eta ezaugarriak deskribatzea da; beste alde batetik, tratu-txarren, isolamendu edo/eta abandonu egoeran/arriskuan egon litezkeen pertsonak identifikatzea; eta beste batzuen artean, kognitibo ahalmena hondaturik duten pertsonak identifikatzea; gizarte zerbitzuekin erlazioa duten beharrizanak identifikatzea, eta beharrizan berezidun pertsonak identifikatzea. Atzemandako arriskuei zein gomendatutako neurri zuzentzaileei buruzko informazioa eman zitzaien onuradunei. 

Coronabirusak sortutako alarma egoeraren ondoren kasu guztien %1 detektatu da jarraipen berezia egiteko modukoa eta gizarte zerbitzuetako langileak eginkizun horretan dihardute krisiak irauten duen bitartean. Modu berean, telefono deien bidez  bakardade egoeran dauden adineko herritarrei astean bi bider deituko zaie egoeraren berri izateko. Edozein kontsulta edo informaziorako, Udaleko 943 028050 telefono zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi daiteke.